Kosnerrek eta Baskoniak babesletza akordioa luzatu dute datozen bi denboraldietarako

0
PRUEBA

Klimatizazio eta energia berriztagarrien markak talde gasteiztarreko kamisetaren aurrealdea hartuko du 2024/2025 eta 2025/2026 denboraldietan.

Kosner eta Saski Baskonia akordio batera iritsi dira, eta, horren arabera, konponbide eraginkorren garapenean espezializatua den klimatizazio marka talde gasteiztarraren sponsor nagusienetako batean bihurtuko da datozen bi denboraldietarako. Lankidetza horren barruan, Kosnerrek presentzia izango du joko-elastikoaren aurrealdean eta bestelako kontraprestazio batzuk ere izango ditu saskibaloi-zaleen artean bere irudia indartzen jarraitzeko.

Aurreko denboraldian lortutako akordioaren ondoren, Endesa Ligako neurketetan jokalarien galtzetan bere irudia erakutsiz, Kosnerren eta Bskoniaren arteko harremana sendotu egin da.

Kontratu berritze honekin, Kosnerrek kirolarekiko lotura sendotzen jarraitu nahi du, bereziki, talde-lana, profesionaltasuna edo ahalegina bezalako balioak partekatzen dituzten proiektuekin.

Gainera, talde gasteiztarra eta bere zaleak identifikatzen dituen pasioa markaren jardueraren filosofiaren isla da, eta futbolarekin, txirrindularitzarekin edo hockeyarekin lotutako beste kirol proiektu batzuk babestera eraman dute.

Kosnerren produktuak, hauek banatzeko esklusibotasuna duten Saltoki Taldearen 80 salmenta puntu baino gehiagotan eros daitezke.