PRUEBA
Aurrelari nafarrak utzita jokatuko du Primera Federacion mailako taldean denboraldia amaitu arte
Athletic Clubek eta SD Amorebietak akordioa lortu dute Alvaro Marinek talde zornotzarrean lagata joka dezan 2024/25 denboraldiaren amaierara arte.
Marinek 21 urte ditu eta Cintruenigokoa da. Gazte mailan iritsi zen Athleticera. Iragan denboraldian Herbeheretako Bigarren Mailako Helmond Sport taldean aritu zen utzita, 25 partida jokatu eta bost gol sartuta.