Aston Villaren aurkako proba ona porrotarekin bukatu da

0

Athleticek birritan berdindu du partida Yerayren eta Guruzetaren golekin, baina Archerrek 88.ean sinatu du garaipena

Proba bikaina izan da lehoientzat Walsalleko Bescot Stadiumen jokatutako partida. Aurrean, aurten Champions Leaguen lehiatuko den Aston Villa izan dute, LaLiga hasteko astebete geratzen denean. Bost gol sartu diren lagunarteko entretenigarri batean, etxekoek garaipena erdietsi dute azken unean, Archerrek kontraerasoan egindako golaren bidez. Aurretik, Athleticek birritan berdindu du lehia Yerayren eta Guruzetaren golekin, biak ala biak, denboraldiaurre honetan golegile gisa estreinatu direlarik.

Aston Villak etekina atera dio bere joaldiari eta laugarren minutuan Ramseyk arratsaldeko lehena sartu du Walsallen. Athletic neurketari tenperatura hartuz joan da eta korner jaurtiketa baten ostean lehia berdintzea lortu du. Area barruan aldaratu ezinik geratu den baloia Yerayk harrapatu eta eskuin oinarekin baina Gauci atezaina gainditu du.

Lehen zatia bi kluben joan-etorri etengabearekin bukatu da, bi taldeak aurkariaren areara erraz iritsi direlarik, baina gol gehiagorik gabe.

Bigarren zatian, eta Guruzeta zelaian zela Djaloren ordez, Villak berriro abantaila hartu du markagailuan Philogeneren bitartez. Ezker hegaleko konbinazio azkar baten, 60. minutuan Padilla jaurtiketa gurutzatu batekin Padilla gainditu du. Athleticek ez du atzera egin eta Guruzetak, kalitate handiarekin, Iñakik eskuin hegaletik egindako erdiraketa zehatza baliatu du markagailua orekatzeko.

Patxadaz, Athleticek jokoa menderatzea lortu du partidaren azken txanpan, Walsallen garaipena lortzeko abaguneak izan ditu ere, baina Archerrek, 88. minutuan, kontraeraso zital batean, ingelesen alde utzi du lagunartekoa erabakita.

Athleticek Txapeldunen Ligan ere arituko den VfB Stuttgarten aurka jokatuko du larunbatean, datorren ostegunean Getafe CF taldearen aurka LaLiga hasi aurreko azken prestaketa neurketa. Dagoeneko gutxiago falta da Katedralean lehoiez gozatzeko.