Donostiako Klasikoa dela eta hartu beharreko trafiko eta garraio neurriak

0
PRUEBA

Txirrindularitza lasterketaren irteera eta helmuga Zurriola hiribidean izango dira, Kursaal parean

Datorren abuztuaren 10ean, larunbatarekin, Donostiako Klasikoa izango da gure hirian. Hori dela eta, ezinbestekoa da trafiko neurri bereziak hartzea, batez ere Igeldo aldean eta hiriaren erdialdean. Irteera eta iritsiera Zurriolan izango dira.

Lasterketa 10:46an aterako da Zurriola hiribidetik, eta 17:00ak aldera toki berera ailegatuko da, ondo bidez. Lasterketak bi aldiz zeharkatuko du hiria.

Hiriko trafikoari 10:15etik 11:00etara eta 14:00etatik 17:30era eragingo dio, batez ere.

Trafiko aldaketek garraio publikoko lineetan eta beste garraio mota guztietan izango dute eragina.

Mozketak

Abuztuak 9, ostirala, Zurriola hiribidean

  • 09:00–12:00 eta 14:30–20:15: Zurriola hiribidea erabat itxita egongo da trafikorako, Lapurdi plazatik Zurriolako zubiraino.
  • 12:00–14:30 eta hilaren 9ko 20:15etatik 07:30a arte: Zurriola hiribidea trafikorako partzialki itxita egongo da, Lapurdi plazatik Zurriolako zubiraino.
  • 09:00–12:00: Zurriola hiribidea erabat itxita trafikorako (Zurriolako zubitik) Galtzada Nagusiarekin bat egiten duen tokiraino.

Egunaren gainontzeko orduetan, zirkulazio-erreia irekita egongo da.

Abuztuak 10, larunbata, lasterketa eguna

Gros
07:30–20:00: Zurriola hiribidea guztiz itxita egongo da, bi noranzkoetan, Lapurdi plazatik Zurriolako zubiraino eta Zurriolako zubitik, Galtzada Nagusiarekin bat egiten duen tokiraino.

Igeldo
Igeldorako igoera Pilotegitik egingo da, eta ez Murgiletik, besteetan bezala.

10:30etik 15:30era bitartean, baimendutako ibilgailuak, auzotarrak, inguruko jatetxeetan nahiz kanpinean erreserba duten pertsonak eta zerbitzu horietako langileak soilik igaro ahal izango dira Igeldotik. Igeldo eta Cristóbal Balenciaga pasealekuak 15:30etik 17:00etara egongo dira erabat itxita trafikora, bi noranzkoetan. Baliteke ordutegi hori zertxobait aldatzea, karreraren bilakaeraren arabera.

Bestalde, Oriotik Igeldoko kanpinera doan errepidea irekita egongo da beti, bi noranzkoetan.

Boulevard
Abuztuaren 10eko 10:00ak eta 11:00ak bitartean, gutxi gorabehera, lasterketaren irteera dela eta, Bulebarra, Hernani kalea, Askatasunaren hiribidea, Urbieta eta San Martin (Antigua aldera) itxita egongo dira trafiko mota guztietarako.

14:00etatik 17:30era, gutxi gorabehera, kale horiek ere itxita egongo dira.

Aste Nagusiaren hasiera dela eta, Bulebarra 17:30etik 01:30era ere itxiko da.

Ibilbidea

  • 10:46an egingo da irteera neutralizatua Zurriola hiribidetik: Zurriolako zubia, Erregina Erregentea, Bulebarra, Hernani, Andia, Miramar, Askatasunaren hiribidea, Urbieta, San Martin, Kontxa pasealekua, Zumalakarregi hiribidea, Tolosa hiribidea, Añorga (Hernani aldera).
  • 14:30ak aldera, lasterketa hirira sartuko da, Añorgatik, kale hauek zeharkatuz: Tolosa hiribidea (kontrako noranzkoan), Zumalakarregi hiribidea (kontrako noranzkoan), Kontxa pasealekua, San Matin (kontrako noranzkoan), Urbieta (kontrako noranzkoan), Askatasunaren hiribidea (kontrako noranzkoan), Hernani (kontrako noranzkoan), Bulebarra (kontrako noranzkoan), Erregina Erregentea (kontrako noranzkoan), Zurriolako zubia (kontrako noranzkoan), Zurriola hiribidea (kontrako noranzkoan), Nafarroa hiribidea (kontrako noranzkoan), Ategorrieta, Jose Elosegi Alkatea, Eskalerillak, Buenavista (Pasai Antxo aldera).
  • 16:00ak aldera sartuko da berriz hirian, Pasai Antxotik, eta honako ibilbide hau egingo du: Buenavista, Ekalerillak, Jose Elosegi Alkatea, Ategorrieta hiribidea, Nafarroako hiribidea, Zurriola hiribidea, Zurriolako zubia eta Erregina Erregentea, Bulebarra, Hernani, Askatasunaren hiribidea, Urbieta, San Martin, Kontxa pasealekua, Zumalakarregi, Tolosa hiribidea, Bernardo Estornes, Lautximinieta, Portuetxe pasealekua, Igara aldera biratzea (bide zaharra) glorietan, Igara bidea, Pilotegi, Lizardia plaza, Aita Orkolaga, Cristobal Balenciaga, Igeldo, Iruña, Zumalakarregi (kontrako noranzkoan), Kontxa pasealekua, San Martin (kontrako noranzkoan), Urbieta (kontrako noranzkoan), Askatasunaren hiribidea (kontrako noranzkoan), Hernani (kontrako noranzkoan), Bulebarra (kontrako noranzkoan), Erregina Erregentea (kontrako noranzkoan), Zurriolako zubia (kontrako noranzkoan). Zurriola hiribideko helmugara 17:00ak aldera iritsiko da.

 

TAO

1-1, 1-2 eta 2-1 sektoreetako TAO baimena duten egoiliarrek libreki aparkatu ahal izango dituzte beren ibilgailuak hiriko gainerako sektoreetan, irailaren 30era arte. Sektore horietan, TAOko titularrei aplikatzen zaizkien baldintza berberak aplikatuko zaizkie.

Hala ere, egoiliar horiek ezin izango dute doan aparkatu derrigorrezko ordainketa eremuetan (15 eremuetan), ezarritako erregulazio ordutegiaren barruan.

Taxiak

Boulebarreko geralekuak abuztuaren 10ean ez du funtzionatuko.

Lurpeko aparkaleku publikoak

Antolatzaileek bidalitako informazioaren arabera larunbatean Donostiako Klasikoak lurpeko aparkalekuetan izango duen eragina honako hau izango da (ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira, eta lasterketaren arabera alda daitezke):

Sagues
Sarrera/Irteera:
Itxita: 10:15etik 11:00etara eta 14:00etatik 17:30era

Kursaal
Sarbidea:
Itxita: 09:00etatik 11:00etara eta 14:00etatik 17:30era
Irteera:
Itxita: 10:15 – 11:00 eta 14:00 – 17:30

Boulevard
Sarrera/Irteera:
Itxita: 10:15 – 11:00 eta 14:00 – 17:30

Okendo
Lasterketa igarotzeko ordutegian (10:15 – 11:00 eta 14:00 – 17:30) Okendo kaleko irteera soilik erabili ahal izango dute. Gainerakoak, erasanik gabe.

Zuloaga
Ez du eraginik.
Kontuan izan behar da lasterketa igarotzen den orduetan (10:15 – 11:00 eta 14:00 – 17:30) gunea isolatuta geratuko dela.

Alderdieder
Sarrera/Irteera:
Itxita: 10:15 – 11:00 eta 14:00 – 17:30

Cervantes
Sarrera/Irteera:
Itxita: 10:15 – 11:00 eta 14:00 – 17:30

San Martin
Sarrera/Irteera:
Itxita: 10:15 – 11:00 eta 14:00 – 17:30

Dbus

Klasikoak aldaketak eragingo ditu hiriko autobus zerbitzu eta lineetan.
Informazio guztia:
Dbus Klasikoa 2024