Abeslari eta Influencer kataluniarra urriaren 5eko denboraldiko ekitaldi handirako baieztatutako bigarren artista da.
Datorren urriaren 5ean, Buesa Arenan, Endesa Ligaren inaugurazio neurketan arituko den bigarren artista baieztatu da. Mar Lucas (15 milioi jarraitzaile baino gehiago Tiktoken, 2,6 miloi Instagramen eta 1.4 milioi entzule hilero Spotifyn) Efecto Pasillori batuko zaio baskoniako zaleentzat berezia izango den egun batean.
Pablo Lasoren gizonek Morabanc Andorraren aurka neurtuko dituzte indarrak etxeko txapelketako lehen norgehiagokan, eta talde gasteiztarrak dagoeneko jakinarazi ditu saskibaloiaren festa handian faltako ez diren bi artista. Opening Game jaialdiaren hirugarren edizioan, Mar Lucasek eta Efecto Pasillok Buesa Arena osoa zutik jarriko dute beren musikaren erritmoarekin.
Mar Lucasen inguruan
Mar Lucas, 15 milioi jarraitzaile baino gehiago Tiktoken eta 2,6 milioi Instagramen, estatu mailan gehien ezagutzen den Influenceretako bat da. 2023ko maiatzean, eduki-sortzaile ezagunak bere musika ibilbidea hasi zuen, Kenia Os eta Beelerekin batera, “Tú sí” kanta kaleratuz.
Abeslariak genero urbanoko abestiak ditu, besteak beste, “La inocente”, “Soltera pero no sola” edo “Puerta al sol”, azken hau Juan Magan, Cali eta Dandeerekin batera interpretatuz.
Sitgesen jaiotako abeslariak, musika ibilbide laburra baina arrakastatsua izan arren, 1,4 milioi entzule baino gehiago ditu hilero Spotifyn.
Entitate gasteiztarra denboraldiko ekitaldirik handiena prestatzen ari da, datorren urriaren 5ean Buesa Arenan ospatuko den Opening Game jaialdiaren hirugarren edizioa. Efecto Pasillo eta Mar Lucas ez dira faltako Endesa Ligako jardunaldian.