Alvaro Djaló eta Aimar Duñabeitiaren mediku-txostena

0

Bi jokalariak ordezkatu behar izan zituzten atzo Birmingham-en jokatutako lagunarteko partidan

Alvaro Djalo eta Aimar Duñabeitia jokalari zuri-gorriak ordezkatu behar izan zituzten atzo Unai Emery entrenatzaileak zuzentzen duen Aston Villa taldearen aurka Birminghamen jokatutako lagunarteko partidan.

Aurrelariak lesio muskular arina–moderatua du ezkerreko hankako muskulu femoralean. Bestalde, Gernikako atzelariak lesio muskularra du eskuin hankako muskulatura iskiosuralean. Bi jokalariak proba osagarrien zain daude.