Informazio praktikoa: VfB Stuttgart vs Athletic Club

0

MHP Arenari buruzko aholkuak, non Athleticek Bundesligako txapeldunordearen aurka jokatuko duen gure denboraldiaurreko azken proban

Larunbat honetan, 15:30ean (CEST), Athletic Clubek Bundesligako txapeldunordearen aurka jokatuko du, VfB Stuttgarten aurka, non 2024/25 denboraldiaurreko azken prestaketa partida izango den. Jarraian, partida Alemaniara ikustera joango diren athleticzale guztientzako informazio erabilgarria eskaintzen da.

Sarrerak VfB Stuttgarten webgunean eros daitezke. Zaleak zelaiko edozein lekutan eser daitezke, baina talde alemaniarrak 68-70 sekzioak aktibatu ditu Untertürkheimer Kurv-en, Athleticeko jarraitzaileentzat bereziki, non eserleku batek 25 €-ko prezioa duen.

MHP Arena ondo komunikatuta dago garraio publikoaren bitartez. Tranbia hartuz gero, U19 lineak izan behar du, NeckarParkeraino (Stadion); tren-geltokirik hurbilena, berriz, Neckarpark da, S1 linean.

Stuttgarten denboraldiaurreko azken partida denez, «Fan Fest» ere antolatu dute, goizeko 10:00etatik aurrera.

Alemanian bizi diren Athleticzaleak Palm Beach Bar-en elkartuko dira, estadioaren aurrean, 14:00ak aldera (CEST), eta zale guztiei gonbidapena luzatu diete estadiora joan aurretik zerbait hartzeko.