Alemaniarren fidagarritasuna lehoien kontra

0

VfB Stuttgarten eta Athletic Cluben arteko lagunartekoa «autoaren sorkuntzagatik» ezaguna den hirian izango da

Athletic Clubek eta VfB Stuttgartek 2024/25 denboraldia prestatzeko lagunarteko partida jokatuko dute abuztuaren 10ean, larunbatean, 15:30ean, MHP Arenan. Lehoiek Alemaniako Stuttgart hiria bisitatuko dute, Alemaniako Baden-Wurtemberg estatuko hiriburua eta Bavariako automobilismoaren sorlekua.

Alemanian partida ikusi nahi duten athleticzaleek hemen eros ditzakete sarrerak.

Alemaniako seigarren hiririk handiena «autoaren eta motozikletaren sorkuntzaren» hiria bezala ezagutzen da, munduko autogintza industriaren abiapuntua. Mercedes-Benz eta Porsche marka ezagunek Stuttgarten dute egoitza, eta biek partekatzen dute babesa hiriko taldearekin. Ernesto Valverderen jokalariek Bundesligako egungo txapeldunordearen aurka neurtuko dituzte indarrak lagunarteko neurketan eta «alemaniarren fidagarritasuna» proban jarriko dute.

Athletic Club eta VfB Stuttgarten arteko erlazio historikoa

Ez da bi klubek prestaketa partida bat jokatuko duten lehen aldia izango. 1992/93 denboraldian, Ulm hiriko Donau Stadium zelaian jokatu zuten elkarren aurka, eta alemaniarrek 1-0 irabazi zioten talde zuri-gorriari. Hiru denboraldi geroago, 1995/96an, lagunarteko norgehiagoka berri batean elkarren aurka lehiatu ziren, Nürembergeko Frankestadionen. Arratsalde hartan lehoiek 3-0 galdu zuten.

Bi taldeen arteko neurketez gain, azken Bundesliga irabazi zuen taldeko jokalari mitiko bat, Thomas Hiltzperger, Athletic Clubeko 125. urteurrenaren ospakizunen barnean, apirileko enbaxadore izendatu zuten futbol ezberdin, justu eta toleranteago baten alde egindako lan nekaezinagatik.

Azken Bundesligako txapeldunordeak

Talde alemaniarra Bundesliga ikusgarri bat egitetik iritsiko da lagunartekora. Bigarren amaitu zuen, 73 punturekin, Bayer Leverkusen txapeldunaren atzetik eta Bayern Munich historikoa hirugarren postura baztertu zuelarik. Lorpen horren zati handi bat Serhou Guirassy, orain Borussia Dortmunden, eta Deniz Undav aurrelariek gauzatu dituzten golei esker izan da. Bien artean, 46 gol sartu zituzten VfB Stuttgartentzat, eta taldea jarraitzeko oso talde erakargarria bilakatu zuten. Txapeldunordetzak datorren denboraldian Txapeldunen Liga jokatzeko saria eman dio.

VfH Stuttgarten historia

Aurrez aurre izango dugun klub alemaniarra 1912ko apirilaren 2an sortu zen, Cannstatter Kronen-Club eta Fuque ballverein Stuttgart 1893ren fusioaren ondoren. 1933an Neckar estadiora lekualdatu zen, gaur egun MPH Arena dagoen lekura. Hirugarren Reicheean futbol alemaniarra Gauligas izeneko 16 dibisiotan banatu zen. VfB Stuttgartek Württembergeko Gauligan jokatu zuen eta bost aldiz irabazi zuen maila Bigarren Mundu Gerraren ondorioz futbola kolapsatu baino lehen.

Gerraren ondorengo urteetan, 50eko eta 60ko hamarkadetan, VfB Stuttgartek Hegoaldeko Oberligan parte hartu zuen, AEBetako okupazio eremuko txapelketan. Urte oparoak izan ziren Alemaniako hegoaldeko klubarentzat, 1946, 1952 eta 1954 ligak irabazi baitzituen. Gainera, azken urte horretan eta 1958an, Alemaniako Kopa irabaztea erdeitsi zuen. 1958ko eta 1962ko munduko txapelketetako porrot mingarrien ondoren, Alemaniako Futbol Federazioak profesionaltasunaren aldeko apustua egitea erabaki zuen eta eskualdeko ligak maila goren bakarrean batu zituzten. VfB Stuttgart RFA-k osatuko zuen jatorrizko Bundesligaren 16 klubetako bat izan zen.

Ondoren, talde alemaniarrak bere palmaresa handitzen jarraitu zuen. 1974an UEFA Koparako sailkatu ziren lehen aldiz eta urte batzuk geroago bere titulurik handiena lortu zuen: 1983/84ko Bundesliga. Beste bi lortuko zituzten aurrerago, 1991/92 denboraldikoa, eta berriena, 2006/07 denboraldian erdietsitakoa. Gainera, hiru aldiz altxatu du Alemaniako Kopa, 2000., 2002. eta 2008. urteetan Intertotoa lortu zuen eta hainbat aldiz parte hartu du Europa Leaguean eta Txapeldunen Ligan.

Hala ere, bere ibilbidean zehar lau jaitsiera izan ditu, azkena 2018/19 denboraldikoa izanik, Union Berlinen aurkako promozioan porrota jaso zuena.

Stuttgart, jokalariak sortzeko haztegi aberasgarria

Stuttgarten kalitatezko autoak egiteaz gain, futboleko jokalari handiak ere sortzen dira. Timo Werner, Joshua Kimmich, Serge Gnabry, Antonio Rüdiger, Samy Khedira edo Mario Gómez dira horren adibide argiak. Harrobiko jokalari horiez guztiez gain, VfB Stuttgarten historian Jürgen Klinsmann aurrelari alemaniar historikoak eta Giovane Élber Bundesligako historiako hirugarren golegile nagusiak jokatu dute.

Alemaniako hegoaldeko klubak bi One Club Man ditu bere historian. Biek atezainaren posizioa partekatzen dute, baina bi ibilbide oso ezberdinekin. Helmut Rolederrek VfB Stuttgarteko atea defendatu zuen 1972-1986 urteetan. Urte horietan 347 neurketa jokatu zituen eta 1983/84 denboraldiko Bundesligako txapeldun izendatu zen. Bestalde, Ebrhard Trautner 15 urtez mantendu zen talde alemaniarrean, baina 32 parte-hartze baino ez zituen izan.

MHP Arena, 2024ko Eurocopako sedea

Joan den uztailean jokatu zen 2024ko Eurokopako sei norgehiagoka jokatu ziren VfB Stuttgartek eta Athletic Clubek indarrak neurtuko dituzten zelaian. Eslovenia, Danimarka, Alemania, Hungaria, Eskozia, Ukraina eta Belgikako selekzioek MHP Arenako instalazio bikainez gozatzeko aukera izan zuten.

Gainera, VfB Stuttgarten denboraldi bikaina ez zen oharkabean pasa Julian Nagelsmann hautatzaile alemaniarrarentzat eta, VfB Stuttgarteko bost jokalarirekin, alemaniako taldea lerro guztietan indartu zuen: Alexander Nubel atezainak, Maximilian Mittlestadt eta Waldemar Anton atzelariak, Chris Fuhrich erdilariak eta Deniz Undav aurrelariak Eurocopan parte hartu zuten.