Athletic Club-Atletico Madrid neurketarako sarrerak

0

Club Athletic kideek 2024/25 denboraldiko LaLiga EA Sportseko laugarren jardunaldiko partidarako sarrerak era esklusiboan eros ditzakete. Salmenta orokorra abuztuaren 12an, astelehenean, hasiko da

Athletic Club-Atletico Madrid neurketarako sarrerak erosteko interesa duten Club Athleticeko kideek dagoeneko, lehentasunarekin, Athletic Cluben webgunearen bitartez eros ditzakete. Salmenta esklusiboa abuztuaren 12ko 10:30ak bitarte egongo da aktibatuta.

Kide bakoitzak bi sarrera ere eros ditzake (horietako bat haur mailakoa izateko aukerarekin, prezio murriztuan), salgai dauden sarrerak agortu arte.

Oraindik Club Athleticeko kidea ez bazara, batu zaitez orain eta gozatu horrelako abantailez eta gauza askoz gehiagoz!