Getafe CF taldearen aurkako partidarako umeen sarrerekin sarituak

0

Prozesuan izena eman duten bazkideek zozketaren emaitza kontsulta dezakete beren Bazkideen Txokoan eta posta elektronikoan jaso duten e-postan.

Datorren abuztuaren 15ean 19:00etan jokatuko den Athletic Club – Getafe CF partidarako umeen sarrerak lortzeko bazkideen izen emateek (274) San Mameseko Behe Harmailan eskuragarri dauden 200 sarrerak gainditzen dituztenez, Athletic Clubek zozketa egn du gaur izena eman duten bazkide guztien artean, zeinek parte hartze zenbakia jaso duten minutu batzuk lehenago mezu elektronikoaren bitartez.

94 zenbakia izan da zozketan saritua.

Prozesuan izena eman duten bazkideek Bazkideen Txokoan eta posta elektronikoan jaso duten mezuan kontsulta dezakete sarituak izan diren ala ez.

Zozketan saritutako bazkideek San Mameseko txarteldegietako leihatiletan sarrerak jaso eta ordaindu beharko dituzte honako ordutegi hauetan:

{{ventanaAperturaTaquillas}}

Sarrera horiek lortu dituzten bazkide guztiei partida horretarako barra-kodea baliogabetuko zaie.

Erosketa ezarritako epean egin ezean, erosketa horiek egiteko eskubidea galduko dute, eta horretarako, promozio honetako baldintzetan aurreikusitako zehapena aktibatuko da (hiru partidatan ezin izango da zerbitzu honetan izena eman, eta, berriz eginez gero, 365 egunez luzatuko litzateke zigorra): https://www.athletic-club.eus/txoko/servicios/entradas-ninos

  • Umeen adina: 13 urte arte (barne) partida jokatzen den egunean.
  • Behin izena emateko epea amaituta, eskaera ezeztaezina izango da.
  • San Mamesera haurren sarrerarekin joaten den pertsonak 13 urte arte izan beharko ditu. 14 urte edo gehiago badituzu, Klubak ez dizu sarrera horrekin sartzen utziko. Klubeko langileek NANa edo Familia Liburua / Erregistro Zibil Bakarra aurkeztea eska dezakete egiaztapenak egiteko. Dokumentazioa aurkezten ez bada, zelairako sarbidea ukatuko da.
  • Erreserba egiten duen bazkideak gutxienez 14 urte beteta izan behar ditu. Saritutako bazkideek San Mameseko leihatiletan erreserbatuta izango dituzte eskatutako haurren sarrerak (gehienez lau txartel bakoitzeko) eta beste bat bazkidearentzat berarentzat, bazkide txartela aurkeztuz.