David Aznarrek 22 jokalari deitu ditu larunbat honetan (18:30ean) Riazorren Teresa Herrera Garaikurra jokatzeko
David Aznar Athletic Clubeko entrenatzaileak 22 jokalari deitu ditu 2024/25 denboraldiaurreko hirugarren lagunarterako. Teresa Herrera Garaikurra izango da jokoan RC Deportivo eta Athleticen arteko norgehiagokan. Neurketa larunbat honetan izango da, Riazorren, 18:30etik aurrera.
Teresa Herrera Garaikurraren sarrerak hemen eros daitezke. Neurketa zuzenean gure Youtubeko kanal ofizialean jarraitu ahal izango da.
David Aznarren deialdia:
Quiñones, A. Nanclares, Maddi, Landaluze, Nahikari, Itxaso, Sanadri, Mariana, Azkona, Gara, L. Baños, Pinedo, M. Zubieta, Nerea Nevado, S. Ortega, J. Amezaga, Elexpuru, P. Zugasti, Miranda, Estefa, Oihane San Martín eta Vilariño.