Bidasoaren garaipena aurredenboraldiko lehenengo neurketan (26-31)

0
PRUEBA

Bidasoa Irunek garaipena lortu zuen Helvetia Anaitasunaren aurka jokatutako partidan (26-31). Javi Campo bigarren entrenatzaile bidasotarrak zuzentzen dituen jokalariek, Álex Mozas bere aitatasunagatik kanpoan geratu zenez, talde nafarra gainditu zuten aurredenboraldi honetako lehen partidan.

Bidasotarrek, Asier Iribar, Gey-Emparan eta Pachecoren bajekin, aurkariarekiko aldea ireki zuten partidaren lehen minutuetan. Talde tekniko berriarekin taldeak erritmoa eta forma hartu behar du eta emaitza ez zen hain garrantzitsua. Hala ere, irundarrak aldeak handitzen joan ziren partida osoan zehar, sei tantoko aldea lortuz lehen zatian eta zazpikoa bigarren 30 minutuetan. Azkenik, markagailua 26-31rekin itxi zen.

Bidasoa Irunen hurrengo hitzordua abuztuaren 16an, ostirala, eta 17an, larunbata, izango da, Donostian jokatuko den Egiako Nazioarteko XXIX. Txapelketan. Finalerdietan Helvetia Anaitasuna izango da berriro (20:00etan). Bigarren jardunaldia BM Logroño La Rioja edo Limoges Handball taldeen aurka izango da.

Fitxa teknikoa

Helvetia Anaitasuna (14+12). Martín, Cancio, Santamaria, Adrián Ortiz, Moreno (5), Pereiro, García (7), Goñi (3), Kasselev (2), Castro (1), Zungri (1), Ganuza (1), Alejandro Ortiz, Itoiz (1), González (2), Elustondo, Fernández (1), Etxarte, Elizondo eta Nuin (2).

Bidasoa Irun (19+12). Skrzyniarz, Ander García, Cavero (2), Jevtic (4), Wamba, Gastaminza (3), Zabala (4), Furundarena (1), Esteban Salinas (2), Rodrigo Salinas (1), Beraza (1), Mujika (2), Silva, Gorka Nieto (5), Barreto (1), Dariel García (1), Jon Ander Iribar (1), Asier Nieto (2) eta Díaz (1).

Partzialak. 2-5, 5-8, 7-13, 9-15, 13-16, 14-19; 16-23, 19-26, 20-26, 23-27, 25-29 eta 26-31.

Epaileak. Iñigo Ilundain eta Unai Zurbano. Bidasotarren aldetik, E. Salinas (18′) eta Silva (27′) kanporatu zituzten. Talde nafarraren aldetik, Castro (42′).

Bestelakorik. Lekunberriko Udal Kiroldegian 200 ikusle ingururen aurrean jokatutako Bidasoa Irunen denboraldiaurreko lehen lagunartekoa.