Reala eta Claire Lavogez akordio batera iritsi dira jokalariak talde txuri-urdinean joka dezan 2024-2025 denboraldiaren amaierara arte.
Lavogez esperientzia handiko erdilaria da eta Kansas City Current taldetik dator. Frantziako lehen mailan FCF Hénin-Beaumonten taldean hasi zuen ibilbidea, hurrengo denboraldian Montpellier Hérault SCra jauzi eginez eta ondoren Olympique de Lyonen aritu zen, bertan bi liga, bi kopa eta hiru UEFA Women’s Champions League irabazi zituelarik. 2018 eta 2022 artean FC Girondins Bordeaux taldean jokatu zuen eta azken bi denboraldietan Kansas City Current taldean aritu da. Orain, Realera iritsi da, zelai erdian bere esperientzia eta kalitatea emateko.
Jokalariak, azterketa medikoa Gipuzkoako Poliklinikan pasatu eta kontratua, Joseba Ibarburu presidenteordearekin batera, Reale Arenako bulegoetan sinatu ondoren, honakoa esan du: «Esperientzia handia da niretzat. Ameriketako Estatu Batuetatik nator, eta esperientzia handia izan zen. Orain, hona klub historiko batera eta Reala bezalako erakunde batera etortzea, bikaina da niretzat».