Urdaibai-Bermeo izan da irabazlea Hondarribiko uretan, Euskolabel Ligako Hondarribiko 37. Bandera – Mapfre Sari Nagusian

0
PRUEBA
  • Eusko Label Liga eta Euskotren Liga Higerko lurmuturrean
  • Urdaibai-Bermeoko arraunlariek jarraitzen dute Ligaren buruan
  • Leandro Azkue: “Guztion artean arrauna babestea lortzen dugu; hori kalitatea da, hemen sustatzen ditugun landako eta itsasoko produktuena bezala”

Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak traineruen estropadetako Eusko Label Ligako liderraren elastikoa eman dio gaur arratsaldean Hondarribiko uretan Urdaibai-Bermeo traineruko patroiari:  Hondarribiko XXXVII. Bandera – Mapfre Sari Nagusia eguneko irabazlearentzat, Urdaibai-Bermeo  traineruarentzat, izan da. Emakumezkoen Euskotren Ligan Arraun Lagunak traineruko tripulazioak lortu du lehen postua, eta jarraitzen du lidergoan bere Lugañene traineruarekin.

Leandro Azkuek aipatu duenez, “Hondarribiko estropada hauek neurri handi batean boluntarioei esker antolatzen dira, udalarekin, Arrantzaleen Kofradiarekin eta babesleekin batera, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Lapurdiko uretan eta Kantauri isurialde osoan kirol tradizional hau garatzea ahalbidetzen baitute. Guztion artean lortzen dugu babestea eta zabaltzea. Hori kalitatea da, hemen sustatzen ditugun landako eta itsasoko produktuena bezala”.

Eusko Label Ligan Hondarribiko XXXVII. Bandera – Mapfre Sari Nagusia jokatu da: 3 itsas milia egin behar ziren (5.556 metro) 4 luzetan eta 3 ziabogatan.  Lehenengo txanda Cabo, Kaiku, San Pedro eta Bueuk jokatu dute; bigarrena Orio, Getaria, Lekeitiarra eta Ondarroak; eta hirugarrena, berriz, Urdaibai, Zierbena, Hondarribia eta Donostiarrak.

Emakumeen estropaden Euskotren Ligaren barruan, gaur arratsaldean jokatu da Txingudiko XVI. Bandera – Balfego Sari Nagusia 17:25ean hasita, eta 1,5 itsas milia egin dituzte (2.778) 2 luzetan eta ziaboga batean  Lehenengo txandan Hondarribia, Hibaika, Cabo eta Tiranek parte hartu dute, eta bigarrenean Arraun Lagunak, Tolosaldea, Orio eta Donostiarrak.

Bi ligetako banderak aste honetan aurkeztu ziren Pasaiako alkatea, Mapfre-Gipuzkoako zuzendari komertziala eta Arrantzaleen Kofradiako eta Hondarribiko Arraun Elkarteko lehendakariak bertan zirela. Bihar hitzordua Pasaia San Pedron izango da.

Bermeo Urdaibaik bederatzigarren aldiz irabazi du Hondarribiko Bandera, 20:10,62ko denboran helmugaratuta. Lau luzeetan zehar izan dira azkarrenak bermeotarraak, eta etxeko traineruari, bigarren sailkatuari, 8 segunduko aldea atera diete. Gaurkoan hirugarrena Donostiarra izan da eta Zierbenak amaitu du laugarren postuan: 11:21,40 eta 11:32,38ko denboretan gelditu dute kronoa, hurrenez hurren. Lidergoa sendotu du beraz gaur ere Urdaibaik, eta eurena da lehen postua Eusko Label Ligan 149 punturekin. Zierbenak 136 ditu, Hondarribiak 118 eta Donostiarrak 117.

Arraun Lagunak Euskotren Ligako txapelduna da matematikoki

Arraun Lagunak Euskotren Ligako txapelduna da matematikoki, Hondarribian bandera eskuratu ostean. Lanak 10:57,80ko denboran amaitu dituzte: lehen luzean donostiarra liderraren parean joanagatik, bigarren luzean bi traineruen arteko diferentzia aregaotzen joan da eta azkenean  15 segundoko errentarekin irabazi deite Juan Mari Etxabek prestauttako neskek. Hirugarren postuan Tolosaldeak amaitu du,11:21,40ko denboran gelditu dute kronoa eta laugarrenak oriotarrak izan dira 11:32,38k denboran ailegatuta. Euskotren Ligako lidergoa Arraun Lagunakena izango da gaurtik aurrera beraz, eta momentuz 104 puntu ditu. Tolosaldearena da bigarren postua 79rekin eta puntutan berdinduta daude Orio eta Donostiarra 75ekin.

Hondarribia / Estropadaren sailkapena EUSKOLABEL

Kluba Tripulazioa Denbora Alde % Puntuak
1 BERMEO URDAIBAI Tripulazioa ikusiko 20:10,62 100.00% 12
2 ORSA HONDARRIBIA tripulazioa ikusi 20:18,70 00:08.08 100.66% 11
3 AMENABAR DONOSTIARRA tripulazioa ikusi 20:28,54 00:17.92 101.48% 10
4 ZIERBENA BAHIAS DE BIZKAIA tripulazioa ikusi 20:40,98 00:30.36 102.50% 9
5 ORIO ORIALKI tripulazioa ikusi 20:42,52 00:31.90 102.63% 8
6 ONDARROA KIDE tripulazioa ikusi 20:42,68 00:32.06 102.64% 7
7 LEKITTARRA ELECNOR tripulazioa ikusi 20:59,14 00:48.52 104.00% 6
8 KAIKU BEREZ GALANTA tripulazioa ikusi 21:02,06 00:51.44 104.24% 5
9 CR CABO DA CRUZ tripulazioa ikusi 21:13,20 01:02.58 105.16% 4
10 GETARIA tripulazioa ikusi 21:14,44 01:03.82 105.27% 3
11 C.M. BUEU – SIMEI tripulazioa ikusi 21:27,48 01:16.86 106.34% 2
12 SAN PEDRO – HARRI tripulazioa ikusi 21:52,34 01:41.72 108.40% 1

 

Estropadaren sailkapena EUSKOTREN

Kluba Tripulazioa Denbora Alde % Puntuak
1 DONOSTIA ARRAUN LAGUNAK Tripulazioa ikusiko 10:57,80 100.00% 8
2 NORTINDAL DONOSTIARRA tripulazioa ikusi 11:12,32 00:14.52 102.20% 7
3 TOLOSALDEA ARRAUN KLUBA tripulazioa ikusi 11:21,40 00:23.60 103.58% 6
4 ORIO ORIALKI tripulazioa ikusi 11:32,38 00:34.58 105.25% 5
5 HONDARRIBIA BERTAKO IGOGAILUAK tripulazioa ikusi 11:42,98 00:45.18 106.86% 4
6 CR CABO DA CRUZ tripulazioa ikusi 11:45,76 00:47.96 107.29% 3
7 HIBAIKA JAMONES ANCIN tripulazioa ikusi 11:54,96 00:57.16 108.68% 2
8 SD TIRÁN PEREIRA tripulazioa ikusi 12:13,56 01:15.76 111.51% 1