Victor Paradak Mirandesen jokatuko du utzita

0

Deportivo Alaves eta Mirandes akordio batera iritsi dira Victor Paradaren lagapenerako denboraldia amaitu arte.

Parada (Madril, 2002ko apirilaren 4a) 2020an iritsi zen Deportivo Alavesera Salzburgoko harrobitik. Pasaden abenduan 2026. urtera arte berritu zuen entitate gasteiztarrarekiko konpromisoa.

Ezker hegaleko madrildarrak protagonismo handia izan zuen pasaden denboraldian filial urdin-zurian, 27 neurketa jokatuz eta gol bat sartuz.

Paradak badaki zer den lehen taldearekin jokatzea. Errege Kopan titular aritu zen Terrassaren eta Athleticen aurkako kanporaketetan. LaLiga EA Sportseko debuta Sevillaren aurka iritsi zen Ramon Sanchez Pizjuanen, talde gasteiztarrak garaipena lortuz.

Jokalariak hazten jarraituko du futbol profesionalean LaLiga Hypermotionen arituko den Mirandesekin.