Eskatu zure sarrera Reala eta Espanyolen arteko partidarako

0

Gaur 11:00etan RCDE Stadiumean abuztuaren 24an jokatuko dugun partidarako zure sarrerak eskatzeko formularioa aktibatudda. Sarrerak soilik formularioaren bitartez eskatu ahal izango dira. Realak 628 sarrera jasoko ditu, 30 euroko prezio bakarrean.

– 433 sarrera gure bazkide eta RS Fanentzat.

– 90 sarrera klubaren konpromisoetarako.

– 105 sarrera languntaldeentzat.

Eskaera gaurtik abuztuak 19ra arte, biak barne, egin behar da. Epea hurrengo astelehenean 12:00etan itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu.

Eskatzaileek posta elektroniko bat jasoko dute sarrerak jasotzeko moduaren gaineko informazioarekin. Aldi berean gure webgune ofizialean sarituen zerrenda argitaratuko da. Sarrera jasotzean ez da onartuko datuak aldatzea edo sarrera itzultzea. Sarrerak Reale Arenako txarteldegian jasoko dira otsailaren 20an. Kupoa gainditzen ez bada, astelehenean jarriko dira salgai gainerako zaleentzat leihatilan soberan dauden sarrerak.

Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.