FC Barcelona-Athletic Club partidarako sarrerak

0

Abuztuaren 24 (larunbata) egunean Olímpic Lluís Companys zelaian jokatuko den partidarko sarrerak eskuratzeko bazkideen izen-ematea zabalik

Liga-ko 2. jardunaldiko partidarako, abuztuaren 24ko (larunbata) 19:00(e)tan jokatuko dena, FC Barcelona taldeak 323 sarrera bidali dizkio Athletici. Sarreren prezioa 30 €-koa da.

Neurketa horretarako sarrerak eskuratu nahi dituzten bazkideek Bazkideen Txokoan eman dezakete izena (Prozesuetan izena ematea / Kanpoko partidetarako sarrerak) Klubeko webgune ofizialean. Izena emateko epea: abuztuaren 14 (asteazkena) egunean hasi eta abuztuaren 16 (ostirala) egunean bukatu, 10:00-ak arte.

Izen-emate kopuruak eskuragarri dauden sarren kopurua gainditzen badu, zozketa bat egingo litzateke honako egun honetan: abuztuaren 16 (ostirala). Izena eman duten bazkideek posta elektronikoz jasoko dute zozketan parte hartzeko zenbakia eta zozketa egin ondoren, sarituak izan diren edo ez. .

Zozketa egitea beharrezkoa ez bada, publikoak, oro har, soberan geratzen diren gainerako eserlekuak ere erosi ahal izango ditu, Klubak bitarteko honen bidez jakinaraziko dituen egunetan.

*Segurtasun arrazoiengatik, taldeko izen emateetan ez da beste bazkideen PIN-a erabiliko, euren telefono zenbakia baizik. Talde batera gehitutako bazkideek euren Bazkideen Txokoan, pertsonalean, baieztatu beharko dute izen ematea. Mezu elektroniko bat jasoko dute jakinarazpenarekin.

Sarrera batekin sarituak diren bazkideak 

Prozesuaren amaieran sarrera bat lortzen duten pertsonek, ondoren, saritutako bazkideen txartel originalez gain, agiri hau aurkeztu beharko dute, bertan sarrerak erabiliko dituzten pertsonen izena, abizenak, jaioteguna, NANa eta bidaia-plana osatzeko.

Gogoan izan sarrera erosteko eskubidea lortzen duten baina sarrera hori jasotzen eta ordaindu egiten ez duten bazkideek ezin izango dutela izena eman Klubak sarreeren esleipenerako egiten dituen hurrengo hiru zozketetan.