Pavel Savkovek eta Ousmane Ndiayek lehen taldera egingo dute salto

0

Harrobiko bi jokalariak Pablo Lasoren aginduetara jarriko dira.

Pavel Savkovek eta Ousmane Ndiayek talde gasteiztarraren lehen taldean jokatuko dute datorren denboraldian. Aurre-denboraldia hasteko astebete faltan, harrobiko bi jokalariek, euren taldekideekin batera, urte zirraragarri bat prestatzen hasiko dira Pablo Lasoren aginduetara.

Pavel Savkov (Mosku, 2002) 2018an iritsi zen Zurbanoko entitateko beheko mailetara, eta, ordutik, junior, EBA eta LEB Zilarrezko taldeetan aritu da. Aurreko denboraldian, hegaleko errusiarrak G-League-n jarraitu zuen bere formakuntza, urtea Gipuzkoa Basketen amaituz.

Ousmane Ndiaye (Senegal, 2004) 2022ko udan iritsi zen Gasteizera, Zilarrezko LEB Ligako taldean jokatzeko. Bertan, neurketako 9,2 puntu eta 7,5 errebote lortu zituen. Pibota Endesa Ligako Zunder Palentzian aritu zen utzita pasaden denboraldian eta orain, Pablo Lasoren aginduetara jarriko da.

Klubak eta entrenatzaile gasteiztarrak euren talentu gaztearen aldeko apustua egin dute, eta Savkov eta Ndiaye Baskoniako lehen taldearen parte izango dira hurrengo denboraldian.