PRUEBA
Zaleen etengabeko joan-etorria izan da Elkano kaleko dendan arratsaldean. Bertan jarraitzaileek ez dute denboraldi honetan jokalari berrietako bi bertatik bertara ezagutzeko aukera galdu nahi izan. Aste Nagusiko jaiegun hauetan, Sergio Gómezek eta Luka Sučić jokalariek tarte atsegina partekatu dute zentroko gure dendara hurbildu nahi izan diren pertsona guztiekin. Sergio eta Lukak etengabe sinatu dituzte autografoak eta jarraitzaileekin argazkiak atera dituzte. Txikienek batez ere denboraldiaren hasierari begira arrakasta handienak opa dizkiete.