Ernesto Valverde: “Ez da neurketa ona izan”

0

Ernesto Valverde autokritiko agertu da LaLigako lehoien estreinaldiarekin

Entrenatzaile zuri-gorriak ez du pozik bukatu talde zuri-gorriak 2024/25 denboraldiko estreinaldian egindako partidarekin: «Ez da neurketa ona izan. Gure joko erritmoa ez da egokia izan. Lehen zatian lehen gola sartzeko zortea izan dugu, baina partidaren kontrola ez duzunean, edozein baloi luzetan arriskua sor diezazukete. Erreakzionatu nahi izan dugunean, beranduegi izan da«.

Valverdek argi dauka zeintzuk diren Athleticek hobetu beharreko alderdiak: «Getaferi meritua eman behar zaio. Talde zaila da, gainditzen gogorrak. Oso bortitz doaz edozein egoeratara. Hala ere, erasoko erritmoa igo behar dugu, norgehiagokan izan duguna baino askoz ere iraunkorragoa. Aurkariari begiratu baino gehiago, guri erreparatu behar diogu, zer ez dugun ondo egin irabazi ahal izateko. Gauzak hobeto egin behar ditugu, ohituta gauden bezala. LaLiga hasi da eta hori argi izan behar dugu«.

Alex Padilla atezain debutariari dagokionez, entrenatzaile zuri-gorriak egindako neurketa bikaina goraipatu nahi izan: «Aparteko norgehiagoka egin du. Ardura handia zuen, Athleticeko atezaina da eta badakigu zer esan nahi duen horrek. Bikain erantzun dio San Mamesen hasieratik jokatu duen lehen partidari. Gol argia zirudiena gelditu du eta zihur aritu da«.