Omenaldia San Mamesen udako txapeldunei

0

Oraindik zehazteke dagoen San Mamesen jokatuko den neurketan, Athleticek gure jokalariei aintzatespen xumea egingo die

San Mamesen jokatuko diren lehen partidetako baten atarian, aurtengo udan kirol lorpen handiak erdietsi dituzten Athletic Clubeko jokalariek omenaldia jasoko dute. Omendutako jokalari batzuen kirol konpromisoak eta oporrak direla eta, oraindik ez da jasoko duten aintzatezpenaren data zehaztu.

Gizonezkoen lehen taldeko jokalariak diren Unai Simon, Nico Williams eta Dani Vivian; 19 urtez azpiko Europako Txapelketako txapeldunak diren Oihane San Martin, Daniela Agote, Marina Artero eta Eunate Astralaga; eta Parisko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina lortu berri duen Bibiane Schulze izango dira omenduak