Amaia Barredo Sailburuak Antonio Oyarzabal pianistari eta Ariadna Martinez sopranoari «ohorezko pitxerrak» emango dizkie

0
  • San Roke Jaunaren Kofradiaren ekitaldia Laudioko jaietan
  • «Ohorezko pitxerrak» Antonio Oyarzabal eta Ariadna Martinezentzat

Amaia Barredok, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuak, parte hartu du gaur goizean Laudion, San Roke Jaunaren Kofradiak bere «ohorezko pitxerrak» Antonio Oyarzabal pianistari eta Ariadna Martinez sopranoari emateko egin duen ekitaldian.

Meza ostean, Kofradiako kideek Madrilen bizi den Ariadna Martínez opera-abeslariari eta Londresen bizi den Antonio Oyarzabal piano-jotzaileari eman dizkiete bi azumbreko ohorezko pitxerrak (likidoetarako bi litroko edukiera duen neurria). Azken horrek musika klasikoko hainbat disko argitaratu ditu, garai guztietako emakume konpositoreei eskainiak.  Omendutako biak euren familia eta lagunekin joan dira eta Kofradiak eskaini dien maitasuna eskertu dute.

San Roke Jaunaren Kofradia 1599´an sortu zen, eta gaur ere urrezko dominak eman dizkie bi kofradiakideri eta bi diplomari, Jose Maria Castillo «etxekojauna”k zuzentzen duen taldean 75 urte baino gehiago daramatzan beste biri: Félix Bengoa eta Juan Antonio Urquijo.