Athletic eta Bartzelonaren arteko partidarako sarreren saritua 328a izan da

0

Kontsulta ezazu Olímpic Lluís Companys zelaian jokatuko den partidarako sarreren zozketaren emaitza

Olímpic Lluís Companys zelaian jokatuko den partidarako sarreren zozketa egin eta gero, 328 zenbakia izan da saritua. Hortaz, zenbaki horrek eta 366 zenbakira arte, eta 1etik 284 zenbakira arte, partida horretarako sarrera bat eskuratzeko aukera izango dute, San Mameseko lehiatiletan.

Sarreren prezioa 30 €-koa da.

366 bazkidek eman dute izena partida honetarako.

Sarrera hartzeko eskubidea lortu duten bazkideentzat

Prozesuaren amaieran sarrera bat lortu duten bazkideek hurrengo 72 orduetan ordaindu beharko dituzte sarrerak*, posta elektronikoz bidaliko zaien online ordainketa-pasabidearen bidez. Pasabide hori Bazkideen Txokoan ere aurkitu ahal izango dute. Ordainketa egiten hasi aurretik, prozesu berean osatu beharko dute eskatutako bidaia-planaren dokumentua (sarrerak erabiliko dituzten pertsonen izen-abizenak, jaiotze-data, NAN eta bidaia-plana), segurtasun-gaien arabera.

Ordainketa egin ondoren, hurrengo egunetan PDF formatuko sarrerak jasoko dituzte posta elektronikoaren bidez.

*Taldeen kasuan, bazkide liderra izango da sarrera guztiak ordainduko dituena (eta ondoren jasoko dituena).

Gogoan izan sarrera bat lortzeko eskubidearen esleipendun suertatzen den bazkideak ez badu sarrera erretiratzen eta ordaintzen, ezin izango duela izena eman Klubak edozein lehiaketatako sarrerak esleitzeko egiten dituen hurrengo hiru zozketetan. Azkenik, sarrerak jaso gabe geratuko balira, Kluba hurrengo zenbaki korrelatiboekin jarriko da harremanetan, hauek agortu arte.