Erlantz Palacinek Sestao Riverren utzita jokatuko du

0

Bilbao Athleticeko eskuin hegalekoa Las Llanasen arituko da denboraldia amaitu arte

Erlantz Palacinek, Bilbao Athleticeko eskuin hegalekoak, Sestao Riverren jokatuko du utzita denboraldia amaitu arte. Galdakaoko atzelariak aurreko denboraldian 18 partidatan parte hartu zuen bigarren taldean, eta dagoeneko Primera Federacion maila ezagutzen du, hiru norgehiagoka jokatu baitzituen lehoikume gisa egin zuen estreinakoan.

Athletic Clubek Santutxu FC taldetik Lezamara iritsi zen Palacinen lotura beste urte batez luzatzeko aukera gordetzen du.