super amara Bera Berak aurten Villacelaman jokatzen ari den Summer BAG txapelketako seigarren finala jokatuko du, zazpi metroko marratik Mecalia Atletico Guardes gainditu ostean (28-30). Azken segundoan Pauli Fernandezek partida berdindu du (26-26) eta jokaldi horretan, Elke Karstenek ezker orkatila bihurritu du.
Berriro ere donostiarrek zailena egin dute, bost minuturen faltan 24-22 irauli. Gavilani pasea huts egin ondoren, Karstenek lapurtu egin du baloia, Castroren kanporaketa behartu du eta penalti gauzatu. Ogonovszkyk berdinketa lortu du, Fernandezek Guardesi abantaila eman dio berriro baina Gavilanek atea hutsik ikusi du eta Hernandezek, baloia loratuz, 25-26koa jarri du Lucía Pradesek Itziar Martinezen jaurtiketa gelditu ostean. Elena Martinezek gora bidali du jaurtiketa, eta epaileek ez du aintzat hartu Imanol Alvarezen hutsartearen eskaera, Guardesek baloia lapurtu aurretik eskatu duena. 20 segundoren faltan, Fernandezek erdiko defentsa eta Prades gainditu ditu bi segundoren faltan. Lagunarteko txapelketa izanik, zazpi metroko lerrora joan dira bi taldeak. Hernandez, Gavilan, Ogonovszky eta Elba Alvarez jokalariek asmatu dute.
super amara Bera Berak hasiera ona eman dio Summer BAGeko lehen finalaurrekoari, Tchaptchetek eta Arroyok erdian, defentsan presionatzan, Hernández, Joao, Arrojeria eta Hernández lagun eta Kostic, protagonista. Karsten – Hernandezekin txandakatzen zen- Arroyo ordezten du erasoan. Hernández, kontraerasoan, 0-3koa jarri du. Hala ere, erasoa kosta egin zaie bi taldeei, izan ere, Guardesen lehen gola zazpigarren minutuan iritsi da, Elena Martinez tarteko (lau gol lehen zatian).
Lehen zatiaren erdialdean, Imanol Alvarezek sei jokalariak aldatu ditu. lehen lerroa Elba Álvarez, Ogonovszky eta Menéndezekin osatuz, Gavilan pibotean, Urretabizkaia -bi gol- ezker hegalekoan eta Tapia eskuinean. super amara Bera Berak markagailuan nagusi izaten jarraitzen zuen Kosticen geldiketei esker (% 48ko portzentajea), baina zorrean, geldialdi horiek denboraldiaurreko ohiko kontrakoen galerak ekarri dituzte. Guardesek penaltiz berdindu du (12-12), baina Alvarezek zazpi metroetatik eta Gavilanek abantaila eman diote taldeari atsedenaldirako (14-12).
Bigarren denbora gorabeheratxua izan da. Hasieratik, Guardesen 0-4ko partziala lortu du, gipuzkoarren galerak tarteko, eta bigarren partzialean, Bera Berak itzuli dio partziala Alvarezek, Urretabizkaiak eta Arroyok kontraerasoan, eta Tchaptchetek sartutako golei esker. Ana Seabrak partida gelditu du eta Guardesek berriro berdindu du lehia, donostiarren galerak aprobetxatuz (hamar bigarren zatian).
Galiziarrak aurretik iritsiko dira azken minutuetara, baina super amara Bera Berak defentsan estutu du, Pradesek gelditu du eta zazpi metroetatik biharko finalerako txartela lortuz.
Fitxa teknikoa: Mecalia Atlético Guardes 26 (2), Bera Bera 26 (4)
Mecalia Atlético Guardes 28: Sempere, Mendoza (1), Itizar Martínez (1p), Cifuentes (3), Palomo (4), Elena Martínez (6, 2p) eta Ramos – hasierako zazpikoa- Cacheda (2, 1p). Fernández (7, 1p), Sempere (2, 1p), Castro, Amores (2), Magallanes eta Rodríguez (p.s.)
super amara Bera Bera 30: Kostic, Erauskin, Joao, Tchaptchet (3), Arrojeria (1), Karsten (5, 4p) eta Hernández (5, 1p) – hasierako zazpikoa- Arroyo (1), Tapia, Álvarez (4, 1p), Ogonovszky (6, 1p), Gavilán (3, 1p), Menéndez, Urretabizkaia (2) eta Prades (p.s.)
Epaileak: Pizarro eta Castellanos (Gaztela eta Leongo ikastetxea)
Kanporatuak: Gavilán super amaragatik eta Palomo eta Castro Mecalia Atletico Guardesetik
Partzialak: 0-2, 3-4, 5-8, 9-12, 12-14, 12.-14 – atsedenaldia- 16-14, 16-18, 21-20, 21-21, 24-22, 26-26