“Donostiarra”k Eusko Label Ligako lehen ikurrina eskuratu du Zarautzen; “Arraun Lagunak”, Euskotren Ligako txapelduna

0
  • Lau jardunaldi geratzen dira Eusko Label Liga amaitzeko
  • Emozioa azken segundora arte iritsieretan
  • Amaia Barredo, Susana García eta Xabier Txurruka, sari banaketan

Donostiarrak 2024ko Eusko Label Ligako lehen bandera eskuratu du, Zarauzko bi jardunaldietako denborak batuta lehia 41:01.80ko denboran amaitu ostean. Egungo liderrak estu hartu du donostiarra, baina garaileak azken olatuan lortutako abantailak erabaki du azkenean bandera. Bermeo Urdaibaik, guztira 2.20 segundoko atzerapenarekin amaitu du, eta hirugarren eta laugarren postuak Hondarribia eta Zierbenarentzat izan dira: berdeek 41:30:12ko denboran amaitu dute eta Zierbenak berriz 41:52.96ko denboran.

Lau jardunaldi baino ez dira gelditzen Eusko Label Liga amaitzeko eta honela daude gauzak: Bermeo Urdaibaik 184 puntu ditu, Zierbenak 160, Donostiarrak 151 eta Hondarribiak 144. Amaia Barredo eta Susana García Eusko Jaurlaritzako sailburuek, Xabier Txurruka Zarauzko alkatearekin, Mikel Jauregi´rekin eta ACT Traineru Kluben Elkarteko arduradunekin batera, parte hartu duten traineruetako tripulazio guztiak zoriondu dituzte. Gainera, arreta berezia eskaini diete gaur Zarauzko bi ikurrinak lortu dituztenei (emakumeak eta gizonak).

 Arraun Lagunak, Euskotren Ligako txapelduna

Arraun Lagunak da 2024. urteko Euskotren Ligako Txapelduna. Zarauzko bigarren jardunaldi honetan, lehen txandan aritu den Tolosaldea izan da bizkorrena, aurtengo ligan lehen aldiz, baina atzoko estropadako errenta baliatuta, ‘Lugañene traineruak’. 16. bandera poltsikoratu du azkenean.

Bi jardunaldietako denboran batuta, hauxe da Zarauzko XVI. Ikurriñaren sailkapena: Arraun Lagunak´ek 22:30.94ko denboran amaitu ditu lanak, Tolosaldeak 16.58 segundo gehiago behar izan ditu, Donostiarrak 17.28 gehiago eta Oriok 19.20´ko atzerapenarekin gelditu du kronoa.

Euskotren Ligan 127 puntu eskuratu ditu arraun Lagunakek; Tolosaldea da aurtengo azpitxapelduna 96rekin, Oriok hirugarren amaitu du 94´rekin eta laugarren postua Donostiarrarentzat izan da 92´rekin.