Susana García Chueca Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak Donostia Arraun Lagunak emakumezkoen Euskotren Ligako irabazleei eman die saria igande honetan, denboraldiko azken estropadaren ostean, Zarautzen.
Euskotreneko presidente izanda, Garcia Chuecak parte hartu duten traineru guztien «ahalegina» nabarmendu du, zortzi guztira, eta emakumeen kirola eta bere balioak bultzatzearen garrantzia azpimarratu du.
Euskotrenek emakumeen kirola sustatzeko lan-ildoa du eta, zentzu horretan, TKEko (Traineru Kluben Elkartea) emakumezkoen liga babesten du 2009ko lehen denboralditik eta emakumezkoen saskibaloia babesten du ere, IDK Euskotrenekin. Gainera, aurtengo emakumezkoen zesta puntako Winter Serieak ere babestu ditu.