- Sara Ortega, Maite Zubieta, Jone Amezaga eta Eunate Astralaga, espainiako 20 urtez azpiko selekzioaren deialdian
- RC Deportivon utzita arituko den Marina Arterok ere jaso du deia
Athletic Clubeko jokalariak diren Sara Ortegak, Maite Zubietak, Jone Amezagak eta Eunate Astralagak Espainiako 20 urtez azpiko selekzioko hautatzailearen deia jaso dute Bogotan (Kolonbia) abuztuaren 28tik irailaren 22ra jokatuko den Munduko Txapelketan aritzeko. Gainera, aurten RC Deportivo taldean utzita jokatuko duen Marina Artero ere txapelketa jokatzea deitua izan da. Beraz, Athletic Clubeko bost jokalariz osatutako ordezkaritza izango du.
Espainiako selekzioa C multzoan dago kokatuta, eta multzoen faseko partidak Estatu Batuen (irailaren 1ean), Paraguairen (irailaren 5ean) eta Marokoren (irailaren 8an) aurka jokatuko ditu .
Jokalariak datorren igandean, abuztuaren 18an, kontzentratuko dira eta egun bat geroago Bogotara bidaiatuko dute txapelketarako prestaketa lanekin hasteko.