Deportivo Alaves eta Atletico Madril akordio batera iritsi dira Carlos Martin aurrelaria talde babazorroan utzita jokatzeko denboraldi honetan. Atletico Madrilen hezitako jokalari gaztea, futbol nazionalean proiekzio handiena duen aurrelarietako bat dela egiaztatu ondoren iritsiko da Gasteizera
Carlos Martin Dominguez (Madril, 2002ko apirilaren 22a), golerako bokazio argia duen 1,80 metroko aurrelaria da. Pasaden denboraldian LALIGA Hypermotion-eko Mirandesen aritu zen utzita, 15 gol eginez.
Lehenago, 22/23 denboraldian, 20 gol egin zituen 38 neurketetan Atletico Madrilen filialarekin lehen RFEF-an, koltxoneroen igoeraren egile handia izanik. Gainera, deialdiak eta minutu ofizialak txandakatu eta batu ditu, bai LALIGA-n bai Espainiako 21 urtez azpiko selekzioarekin.
Carlos Martinek etapa profesional berri bati ekingo dio Mendizorrotzan, hazten jarraitzeko gosearekin eta denboraldi honetan Gloriosoari bere potentzial guztia emateko erabakiarekin. Futbolaria berehala sartuko da taldearen dinamikan.