Espainiako Vuelta: Euskaltel-Euskadi taldeak maila ona erakutsi du 2. etapan

0

Euskaltel-Euskadi taldeak bere marka utzi du Portugalen ospatu den Espainiako Vueltako bigarren etapan, Luis Angel Mate ihesaldi protagonistan, eguneko saiatuena aukeratuta, eta Jon Aberasturi zazpigarren helmugan. Euskal multzoak, gainera, Taldekako Sailkapena irabazi du.

Maté zero kilometrotik abiatu da tropeletik, Cascais Ourem 194 kilometroko saioan, Ruizekin batera (EKP). Andaluziarrak Lagoa Azuleko mendatea (4.) gainditu du lehenengoak eta ihesaldia lasterketa buruari eutsio dio 142 kilometrotan zehar. Bere jarrera saria jaso du helmugan Lehiakortasunaren Saria poltsikoratuta.

Helmugara hurbiltzean, talde laranjak ondo gainditu du Alto da Batalhan (4.), 19 kilometrora, eta helmugari aurre egin dio aurreneko postuetan. Esprintean, Aberasturik zazpigarren postua bereganatu du, Kaden Groves izan da azkarrena, Wout van Aert (TJV) bigarren, lider berria nederlandarra; Gotzon Martin 13. helmugaratu da; Xabier Isasa 22., Xabier Berasategi 23. eta Txomin Juaristi 24., bost txirrindulari lehen 25en artean, beraz. Emaitza horien ondorioz, lehen postuan eskuratu dute laranjek taldekako sailkapenean.

Jorge Azanza, Euskaltel-Euskadi taldeko kirol arduraduna: «Pozik nago, beti gehiago nahi duzun arren. Jonen zazpigarren postua ez dago gaizki, baina gehiago nahi dugu. Pena azken metroetan itxi dutela. Gainerakoan, Maté egon behar zuen tokian egon da, ihesaldian eta Mendiko Saria irabazteko ahaleginean, eta azkenean bere saria lortu du podiumean. Eta hor dago taldekako lehen postua. Orain biharko egunean pentsatzen ari gara berriro protagonista izateko etapan zehar eta azkenean berriro Jonekin».

Astelehenean Portugalen jokatuko den azken jardunaldia bihurria izango da berriro ere: 2. mailako mendate bat ibilbidearen erdian (84. km) eta laugarren mailako aldapa bat (148,6 km), baina azken heren leunagoa izango du tropelak eta esprina espero da Castelo Brancon.

Jon Aberasturi, Xabier Berasategi, Mikel Bizkarra, Joan Bou, Xabier Isasa, Txomin Juaristi, Gotzon Martín eta Luis Ángel Maté dira 2024ko Espainiako Vueltan lehiatzen ari diren txirrindulariak, Jorge Azanza eta Pello Olaberriaren kirol zuzendaritzapean.

Hurrengo etapak:

  • Abuztuak 19, astelehena. 3. etapa: Lousa – Castelo Branco, 191,5 km. Irteera: 13:04 / Helmuga: 17:18-17:43
  • Abuztuak 20, asteartea. 4. etapa: Plasencia – Pico Villuercas, 170,5 km. Irteera: 13:27 / Helmuga: 17:19-17:42
  • Abuztuak 21, asteazkena. 5. etapa: Fuente del Maestre – Sevilla, 177 km. Irteera: 13:34 / Helmuga: 17:19-17:40
  • Abuztuak 22, osteguna. 6. etapa: Jerez de la Frontera – Yunquera, 185,5 km. Irteera: 12:59 / Helmuga: 17:17-17:44
  • Abuztuak 23, ostirala. 7. etapa: Archidona – Córdoba, 180,5 km. Irteera: 13:25 / Helmuga: 17:20-17:42
  • Abuztuak 24, larunbata. 8. etapa: Úbeda – Cazorla, 159 km. Irteera: 13:49 / Helmuga: 17:20-17:41
  • Abuztuak 25, igandea. 9. etapa: Motril – Granada, 178,5 km. Irteera: 12:49 / Helmuga: 17:16-17:46

Abuztuak 26, astelehena. Atseden eguna

  • Abuztuak 27, asteartea. 10. etapa: Ponteareas – Baiona, 160 km. Irteera: 13:42 /Helmuga: 17:19-17:41
  • Abuztuak 28, asteazkena. 11. etapa: Padrón – Padrón, 166,5 km. Irteera: 13:24 / Helmuga: 17:21-17:41
  • Abuztuak 29, osteguna. 12. etapa: Ourense – La Manzaneda, 137,5 km. Irteera: 14:19 / Helmuga: 17:22-17:40
  • Abuztuak 30, ostirala. 13. etapa: Lugo – Ancares, 176 km. Irteera: 13:07 / Helmuga: 17:17-17:44
  • Abuztuak 31, larunbata. 14. etapa: Villafranca del Bierzo – Villablino, 200,5 km. Irteera: 12:37 / Helmuga: 17:16-17:45
  • Irailak 1, igandea. 15. etapa: Infiesto – Valgrande-Pajares (Cuitu Negru), 143 km. Irteera: 13:51 / Helmuga: 17:20-17:42

Irailak 2, astelehena. Atseden eguna

  • Irailak 3, asteartea. 16. etapa: Luanco – Lagos de Covadonga, 181,5 km. Irteera: 12:59 / Helmuga: 17:18-17:45
  • Irailak 4, asteazkena. 17. etapa: Arnuero – Santander, 141,5 km. Irteera: 14:18 / Helmuga: 17:22-17:40
  • Irailak 5, osteguna. 18. etapa: Gasteiz – Maeztu (Izki), 179,5 km. Irteera: 13:20 / Helmuga: 17:19-17:42
  • Irailak 6, ostirala. 19. etapa: Logroño – Alto Moncalvillo, 173,5 km. Irteera: 13:29 / Helmuga: 17:19-17:42
  • Irailak 7, larunbata. 20. etapa: Villarcayo – Picón Blanco, 172 km. Irteera: 13:06 / Helmuga: 17:17-17:44
  • Irailak 8, igandea. 21. etapa: Madril – Madril, 24,6 km erlojupekoa. Irteera: 16:20 / Helmuga: 19:30