Espainiako Vuelta: Jon Aberasturi, hirugarren postua Euskaltel-Euskadi taldearen etapa bikaina biribiltzeko

0

Luis Angel Maté, Mendiko liderra eta Xabier Isasa, Lehiakorrena

Jon Aberasturik (Euskaltel-Euskadi) hirugarren postua erdiestsi du Espainiako Vueltan, Luis Angel Maték Mendiko Saria eskuratuta eta Xabier Isasak Lehiakortasuna irabazita. Laranja kolorea izan da protagonista Espainiako Vueltaren hirugarren etapan, 191,5 kilometro Lousa Castelo Branco artean, azken jardunaldia Portugalen.

Ibilbide bihurgunetsu batean, euskal taldeak irteeratik jo du erasoa, Materekin berriro, aurreko egunean bezala, baita Xabier Isasarekin ere, Kern Pharmako Iribar eta Ruizekin batera. Ia bost minutuko aldearekin, lau txirrindulariek Teixeira mendatean (2. mailakoa) lehiatu dute Mendiko Saria eta andaluziarrak lehen postua bereganatu du. Helmugan podiumera igo da lider bezala eta hurrengo etapan maillota jantziko du. Bestetik, 40 kilometrora, Isasak, bere lehenengo aldian La Vueltan, bakarrik ihes egin du eta lasterketa burua izan da 20 kilometroren faltan tropelak harrapatu duen arte. Horregatik, eguneko Lehiakortasunaren Saria poltsikoratu du, Materen lekukoa hartuta.

Etapa esprintean amaitu da eta Xabier Berasategik, beste hasiberri batek, Aberasturi lagundu du azken kilometroan; arabakarrak duen azkartasuna erakutsi du eta hirugarren postua lortu du, Wout van Aert liderra eta Kaden Groves bakarrik gaindituta. Podium bikaina Euskaltel-Euskadi eta txirrindulari arabarrarentzat, beraz.

Jon Aberasturi«Esprinta berriro lehiatzeko asmoarekin atera gara, borrokalariak izateko helburua eta Mendiko Saria ahaztu gabe. Isasa eta Maté-rekin lortu ditugu sariak. Gero, amaierari buruz pentsatu behar genuen. Nire taldekideak gertu egon dira eta batez ere Berasategik aurreko postuetaraino eraman nau esprintatu ahal izateko, bukaera bihurria zelako. Van Aert oso indartsu atera da Grovesekin eta ni haiengandik gertu egon naiz. Dena primeran atera behar zaizu (irabazteko). Atzo baino gusturago nago; izan ere, gaur baino kokapen hobea nuen itxita geratu arte, denbora eman nuen erantzuten, eta zapore gazi-gozoarekin geratu nintzen».

Jorge Azanza, Euskaltel-Euskadi taldeko kirol arduraduna: «Etapa honek erakusten du zer egiteko gai den talde hau. Gure aukerak jokatu ditugu, protagonistak izan gara ihesaldian bi txirrindularirekin, Mendiko Saria eta Lehiakortasuna irabazten. Gero, gure aukerak Jonekin gorde ditugu amaierako. Gauzak egin behar bezala egin ditugu. Irakurketa hobea ezin da egin».

Asteartean iritsiko da lehen mendateko helmuga, 170,5 kilometro Plasenciatik Villuercasera (1.a), 14,6 km % 6,2ra, azken herena oso zorrotza, % 13ko batez besteko aldapa baino hiru kilometro eta % 20ra iristen diren aldapak. Eta, aurretik, beste hiru mendate gainditu beharko dituzte txirrindulariek: Cabezabellosa (2.a, 23,9 km), Piornal (1.a, 54,1 km), 13,9 km % 5,6ra, eta Miravete (3.a, 123,4 km).

Jon Aberasturi, Xabier Berasategi, Mikel Bizkarra, Joan Bou, Xabier Isasa, Txomin Juaristi, Gotzon Martín eta Luis Ángel Maté dira 2024ko Espainiako Vueltan lehiatzen ari diren txirrindulariak, Jorge Azanza eta Pello Olaberriaren kirol zuzendaritzapean.

Hurrengo etapak:

  • Abuztuak 20, asteartea. 4. etapa: Plasencia – Pico Villuercas, 170,5 km. Irteera: 13:27 / Helmuga: 17:19-17:42
  • Abuztuak 21, asteazkena. 5. etapa: Fuente del Maestre – Sevilla, 177 km. Irteera: 13:34 / Helmuga: 17:19-17:40
  • Abuztuak 22, osteguna. 6. etapa: Jerez de la Frontera – Yunquera, 185,5 km. Irteera: 12:59 / Helmuga: 17:17-17:44
  • Abuztuak 23, ostirala. 7. etapa: Archidona – Córdoba, 180,5 km. Irteera: 13:25 / Helmuga: 17:20-17:42
  • Abuztuak 24, larunbata. 8. etapa: Úbeda – Cazorla, 159 km. Irteera: 13:49 / Helmuga: 17:20-17:41
  • Abuztuak 25, igandea. 9. etapa: Motril – Granada, 178,5 km. Irteera: 12:49 / Helmuga: 17:16-17:46

Abuztuak 26, astelehena. Atseden eguna

  • Abuztuak 27, asteartea. 10. etapa: Ponteareas – Baiona, 160 km. Irteera: 13:42 /Helmuga: 17:19-17:41
  • Abuztuak 28, asteazkena. 11. etapa: Padrón – Padrón, 166,5 km. Irteera: 13:24 / Helmuga: 17:21-17:41
  • Abuztuak 29, osteguna. 12. etapa: Ourense – La Manzaneda, 137,5 km. Irteera: 14:19 / Helmuga: 17:22-17:40
  • Abuztuak 30, ostirala. 13. etapa: Lugo – Ancares, 176 km. Irteera: 13:07 / Helmuga: 17:17-17:44
  • Abuztuak 31, larunbata. 14. etapa: Villafranca del Bierzo – Villablino, 200,5 km. Irteera: 12:37 / Helmuga: 17:16-17:45
  • Irailak 1, igandea. 15. etapa: Infiesto – Valgrande-Pajares (Cuitu Negru), 143 km. Irteera: 13:51 / Helmuga: 17:20-17:42

Irailak 2, astelehena. Atseden eguna

  • Irailak 3, asteartea. 16. etapa: Luanco – Lagos de Covadonga, 181,5 km. Irteera: 12:59 / Helmuga: 17:18-17:45
  • Irailak 4, asteazkena. 17. etapa: Arnuero – Santander, 141,5 km. Irteera: 14:18 / Helmuga: 17:22-17:40
  • Irailak 5, osteguna. 18. etapa: Gasteiz – Maeztu (Izki), 179,5 km. Irteera: 13:20 / Helmuga: 17:19-17:42
  • Irailak 6, ostirala. 19. etapa: Logroño – Alto Moncalvillo, 173,5 km. Irteera: 13:29 / Helmuga: 17:19-17:42
  • Irailak 7, larunbata. 20. etapa: Villarcayo – Picón Blanco, 172 km. Irteera: 13:06 / Helmuga: 17:17-17:44
  • Irailak 8, igandea. 21. etapa: Madril – Madril, 24,6 km erlojupekoa. Irteera: 16:20 / Helmuga: 19:30