Lezamak hiru klub horiekin akordioa sinatu du zonaldeko talentua hobetu eta erakartzeko helburuarekin
Athletic Clubek Ipar Euskal Herrian garatzen ari diren jokalarien futbol-maila hobetzeko erabaki sendoa hartu du. Horretarako akordio berriak erdietsi ditu inguruko klubekin, Sylvain de Weert eta bere talde osoaren eskutik anbizio handiko proiektu baten aurrerapena besterik ez direnak.
Lezamak JA Biarritz, Hiriburuko Ainhara eta Arbona FC klubekin akordioak sinatu ditu, sei denboraldirako iraupenarekin, 2030eko ekainaren 30era arte. Egun, Athletic Clubeko zenbait teknikarik hiru erakundeetako harrobiko taldeekin lanean ari dira astero.
Biarritzeko Jeanne d ‘Arc taldea 1908an sortu zen, 41 talde ditu eta 600 fitxa erabiltzen ditu gizonezkoen (464) eta emakumezkoen (136) artean. Hiriburuko Ainhara taldea 1982an sortu zen, Baionatik gertu, eta 630 fitxa ditu: 544 gizonezko eta 86 emakumezko, 46 taldetan banatuta. Bestalde, Arbona FC 1987an sortu zen, eta bi generoetako 300 futbolari ditu guztira, 20 taldetan banatuta.