Tourra: Usoa Ostolazak (Laboral Kutxa) gora egin du 20. postua lortuta Alpe D’Huezen

0

LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeak zapore onarekin amaitu du Emakumezkeen Frantziako Tourra, Alpe d’Huezeko amaitutako zortzigarren eta azken etaparen ostean.

2024ko Tourreko jardunaldi nagusian, 149 kilometro guztira Glandon (98,5 km), 19,7 km % 7,2ra, mendatearekin eta Alpe d ‘Huezen, 13,8 km % 8,1era, amaituta Usoa Ostolazak etapa bikaina burutu du, 20. helmugan eta 24. azken sailkapen nagusian.

Hogei bat txirrindularik ihes egin dute ibilbidearen lehen zatian, ordezkaritza morerik gabe. Lasterketa Glandonen apurtu da; Ostolazak onenekin eutsi dio igoeraren erdira arte. Bere erritmoan, gipuzkoarrak 20. helmugaratu da, Demi Volleringek (SDW) irabazitako etapa batean. Azken garaipena, hala ere, Katarzyna Nieuwadomak (CSR) lortu du, lau segundoko aldearekin. Sailkapen horretan, Usoa 24. postura igo da, top20ko helburutik gertu. Laugarren etapako irteeran, mina hartu zuen Ostolazak belaunean eta zazpi minutu baino gehiago galdu zuen orduan; horregatik, ezin izan du postu hobea lortu, ziur asko.

Ion Lazkano, LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeko kirol arduraduna«Lasterketa oso bizirik atera da eta 22 txirrindularik osatutako ihesaldiak ihes egin du: taldean, ezin izan gara sartu. Orduan, Usoa babesten saiatu gara, berarentzat lan egiten, Alpe d’Huezen ahalik eta posturik onena lortzeko helburuarekin. Lasterketa bere lekura joan da Glandonen eta, azkenean, 20. postua lortu du Usoak helmugan eta nahiko pozik gaude horrenbestez».

Euskal taldearen hasiera amestua izan zen bere aurreneko partaidetzan. Yurani Blancok Lehiakortasunaren Saria irabazi zuen lehen etapan eta, batez ere, Cristina Tonettik eskuratu zuen Mendiko lidergoa, eta maillota jantzi zuen hurrengo hiru etapetan. Catalina Soto 13. izan zen bosgarren etapan eta Yurani Blancok bere izaera erakutsi zuen seigarren saioan. Azken jardunaldietan, Ostolazak gora egin du sailkapen nagusian.

Yurani Blanco, Usoa Ostolaza, Ane Santesteban, Catalina Soto, Cristina Tonetti eta Laura Tomasi taldekideek –Debora Silvestrik laugarren etapa utzi zuen- 2024ko Tourra bete dute, Ion Lazkanoren eta Peio Goikoetxearen kirol zuzendaritzapean. Sei txirrindularik debuta egin dute Frantziako Tourrean eta taldeak elitean ikasten eta sendotzen jarraitzen du. Bestalde, LABORAL Kutxa bigarren Kontinenal mailako taldea da denboraldiko UCI-ko sailkapenean, datorren urtean Women’s WorldTourreko lasterketa guztietarako gonbidapen zuzena ematen duen postua.

Hurrengo laserketa ere maila gorenekoa izango da, Classic Lorient Agglomération (1.WWT, Frantzia) klasikoan, datorren larunbatean lehiatuta.