Donostiako jaietan gehien erabili den garraiobide publikoa izan da berriz
Dbuseko autobusen erabilera masiboa izan da 2023ko Aste Nagusian. Abuztuaren 10etik, larunbata, 17ra, larunbata, 805.580 bidaia egin dira Dbuseko autobusetan. Hau da, 2023an erregistratutako 769.121 bidaiak baino %4,7 gehiago izan dira, eta 2010an, erregistratutako 800.945eko kopurua ere gainditu da. Donostian garraio publikoaren erabileran lortutako kopuru errekorra izanda.
Zifra horiek ikusita, oraindik behin-behinekoak diren arren, Dbuseko autobusak izan dira berriro ere Donostiako jaietan gehien erabili den garraiobide publikoa.
Aste Nagusiaren barruan, abuztuaren 14an, asteazkena, abuztuaren 16an, ostirala, eta abuztuaren 12an, astelehena, erabili da gehien autobusa; izan ere, 116.884 bidaia, 115.239 bidaia eta 109.122 bidaia erregistratu dira egun horietan, hurrenez hurren.
errekorraren xehetasunak
Hau da bidaien kopurua egunez egun:
- Larunbata, abuztuak 10: 91.815 bidaia.
- Igandea, abuztuak 11: 71.094 bidaia.
- Astelehena, abuztuak 12: 109.122 bidaia.
- Asteartea, abuztuak 13: 108.760 bidaia.
- Asteazkena, abuztuak 14: 116.884 bidaia.
- Osteguna, abuztuak 15: 89.794 bidaia.
- Ostirala, abuztuak 16: 115.239 bidaia.
- Larunbata, abuztuak 17: 102.872 bidaia.
Aste Nagusian gehien erabili diren lineak
- Amarakoak izan dira (17, 21, 26 eta 28 lineak), 200.629 bidaiarekin, eta,
- ondoren, Antiguakoak (5, 25, 33, 40 eta 45 lineak), 170.535 bidaiarekin;
- Altza-Bidebietakoak (13-14 lineak), 134.809 bidaiarekin;
- Egia-Intxaurrondokoak (8, 9, 29 eta 42 lineak), 86.905 bidaiarekin;
- eta Aietekoak (18, 19, 23, 31, 32 eta 46 lineak), 82.901 bidaiarekin.
- Gainera, mikrobus lineetan 25.754 bidaia erregistratu dira.
Gautxorien lineen erabilera, berriz, %5,9 jaitsi da 2023ko datuekin alderatuta, 38.272 bidai erregistratu baitira. Halaber, Illunbera joateko autobusen zerbitzuak %11,2ko bidaiari jaitsiera izan du 2023ko datuekin alderatuta, 4.043 bidaia zenbatu baitira.