Peña II, Laso, Mariezkurrena eta Bakaikoa pilotariek irabazi dute XI. Bizkaia Torneoa

0

Gaur arratsaldean XI. Bizkaia Torneoko finala jokatu da Bizkaia Frontoian. Sollube taldeko pilotariek irabazi dute Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako txapelketa. Horrela, Peña II.ak lau t ‘erdiko modalitatean, Lasok eta Mariezkurrenak binakako modalitatean eta Bakaikoak banakako modalitatean lortu dute garaipena.

XI. Bizkaia Torneoko finala Oiz taldeko pilotariek Sollube taldeko pilotarien aurka jokatu dute. 4 1/2ko finala Ezkurdiak Peña II.aren aurka jokatuko du; Altuna III.ak eta Rezustak Laso eta Mariezkurrena II.aren aurka jokatu dute binakako modalitatean; buruz buruko finala Egiguren V.ak eta Bakaikoak jokatu dute.

XI. Bizkaia Torneoa

XI. Bizkaia Txapelketa, ekainaren 1ean Urdulizen hasi zena, taldeka jokatzen den bakarra da, Bizkaiko beste hainbat menditatik izena hartzen duten sei talderekin: Oiz, Anboto, Kolitza, Ganekogorta, Sollube eta Gorbeia. Bestalde, hiru espezialitatetan jokatzen den lehiaketa bakarra ere bada: banakakoa, binakakoa eta lau t ‘erdikoa.

Txapelketa Bizkaiko lau udalerritan jokatu da: Urduliz, Zeanuri, Mallabia eta Bilbo. Kanporaketak ekainaren 1, 14, 15 eta 16an jokatu ziren eta finala gaur jokatu da, Bizkaia Frontoian.

Urdulizko pilotalekuan jokatu zen lehen jardunaldia ekainaren 1ean. Bigarren jardunaldia ekainaren 14an jokatu zen Zeanurin. Club Deportivo Bilbaoko frontoian jokatu zen hirugarren jardunaldia, ekainaren 15ean. Ekainaren 16an laugarren jardunaldia ospatu zen Mallabian.

Bizkaia Txapelketan 24 pilotarik hartu dute parte: Artola, Laso, Urrutikoetxea, Altuna III, Elordi, P.Etxeberria, Agirre, Jaka, Peña II, Bakaikoa, Senar, Zubizarreta III, Elezkano II, Ezkurdia, Zabala, Egiguren V, Exposito, Salaberria, Imaz, Mariezkurrena II, Albisu, Rezusta, Zabaleta eta Martija. Binakako modalitatean 12 pilotarik jokatu dute; 6 pilotarik lau t ‘erdikoa eta beste 6k buruz burukoa.

Parte hartu duten taldeak

Multzoen osaketa zozketa bidez egin zen eta Artola, Laso, Urrutikoetxea, Altuna III, Elordi eta Peio Etxeberria izan ziren taldeetako kapitainak.

Txapelketan parte hartu duten taldeak hauek dira:

• Ganekogorta: Artola eta Imaz binaka, Agirre lau t ‘erdian eta Senar banakako modalitatean.

• Oiz: Altuna eta Rezusta binaka, Ezkurdia lau t ‘erdian eta Egiguren V.a banakako modalitatean.

• Gorbeia: Elordi eta Zabaleta bikoteka, Elezkano II.a lau t ‘erdian eta Salaberria banakako modalitatean.

• Sollube: Laso eta Mariezkurrena II bikoteka, Peña II lau t ‘erdian eta Bakaikoa banakako modalitatean.

• Anboto: P. Etxeberria eta Martija bikoteka, Zabala lau t ‘erdian eta Exposito banakako modalitatean.

• Kolitza: Urrutikoetxea eta Albisu binaka, Jaka lau t ‘erdian eta Zubizarreta III.a banakako modalitatean.

Lehiaketa-sistema

XI. Bizkaia Torneoko txapelketa final-laurdenetako, finalerdietako eta finaleko kanporaketa sistemaren arabera jokatu da. Kanporaketa bakoitzean gutxienez bi garaipen lortu dituen taldea sailkatu da. Partidak 5 setetan jokatu dira. Setak 6 tantora jokatu dira, eta bi seteko berdinketaren kasuan, bosgarren seta, berdinketa haustearena, hiru tantora jokatuko da.