Bueltan da Deportivo Alavesen ‘Mendi Faktorea’

0
PRUEBA

Deportivo Alaves igande honetan itzuliko da Mendizorrotzara, marka eta zifra bereziz betetako denboraldia marraztu nahian. Zaleen babesa, funtsezko osagai gisa agertzen da arrakasta handienak lortzeko eta, horrela, futbol nazionalaren elitean mantentzeko.

Bere mendeurreneko denboraldian, zelai urdin-zuriak LALIGA osoko bigarren okupazio-portzentajerik handiena marraztu zuen, Real Madril bakarrik izanik aurretik. Txapelketan, Deportivo Alavesek % 89ko okupazioa izan zuen bere harmailetan, bataz beste lehiako 17.391 jarraitzaile hartuz, Lehen Mailako bigarren okupazio ratiorik altuena erdietsiz.

Inoiz amore ez emateko lelopea daraman Gloriosoaren idiosinkrasia indartsuagoa egiten da bere zaleen berotasunean. Gloriosoak pasaden denboraldian lortutako 46 puntuetatik, 31 Mendin lortu zituen bere zale nekaezinen bultzadarekin. LALIGA EA SPORTS-en erdietsitako 12 garaipenetatik 9 etxean lortu ziren.

Golen datuari dagokionez, gol urdin-zurien % 64a sare gasteiztarrean iritsi ziren: 36 goletik 23 Mendizorrotzan sartu ziren. Baina, alavesismoaren energia ez zen erasoko zatian bakarrik nabaritu. Mendizorrotza aurkarien erasoei eusteko gai izan zen, zortzi neurketetan atea hutsean mantenduz.

Gainera, Mendizorrotzak sei sold out bizi izan zituen Athleticen, Osasunaren, Real Madrilen, Bartzelonaren, Errealaren eta Getaferen aurkako neurketetan.

Datu guzti hauek, igande honetan berriz ere bere indar guztiarekin agertuko den Mendi Faktorearen garrantzia egiaztatzen dute.