Joan den udararen hasieratik, Zarautzen Pikudo Gorriak eragindako hainbat palmondo ale atzeman dira. Intsektu honen presentzia detektatu ondoren, Udaleko lorezaintza departamentuak herriko palmondo ale guztietan tratamendua martxan jarri zuen.
Denbora baten ondoren, Pikudo Gorriak palmondo ugari usteldu ditu eta, nahiz eta erortzeko arriskurik ez duten, hauek moztu ziren. Bestalde, beste kasuren batean, Eroski parean dagoen Araba kaleko palmondoaren kasuan adibidez, tratamenduari esker Pikudo Gorria desagertu da eta adar berriak hazi direla ikus dezakegu.