Akordioa Deportivo Alaves eta Valentziaren artean Luis Rioja transferitzeko

0

Luis Riojak ez du Deportivo Alavesen kamiseta janzten jarraituko, talde arabarrak eta Valentziak akordioa lortu ostean hegalekoa klub valentziarrean jokatzeko. Horrela, jokalariak oroitzapen urdin-zuriz tindatutako etapa ahaztezin bat itxi du.

Luis Jesus Rioja Gonzalez (Las Cabezas de San Juan, 1993ko urriaren 16a) 2019ko udan iritsi zen Alavesera, Almeriatik. Etorkizun handiko hegalekoa Real Madrilen harrobitik, Celtaren filialetik eta Marbellatik ere igaro zen, Espainiako futbol profesionalera iritsi aurretik. Bere fitxaketa, oraineko eta etorkizuneko apustu sendo eta irmoa izan zen.

Lau urte eta erdi geroago, Porrik lidergo-arrasto ukaezina marraztu du bere atzean. Kapitaina, ikurra eta aldagela babazorroko jokalaririk nabarmenetarikoa, berehala irabazi zuen alavesismoaren maitasuna. 21/22 denboraldiko jaitsieraren ondoren, proiektuan jarraitu zuen eta modu nabarmen batean lagundu zuen 2023ko ekainaren 17an, Ciutat de Valencian, igoera magikoa lortzeko. Guztira 189 neurketa (138 Lehen Mailan) ageri dira Gloriosoaren elastikoarekin bere curriculumean, 22 gol eta 17 asistentzia erdietsiz.

Luis Riojak, ondare ezabaezina utzi ondoren amaitu du Deportivo Alaveseko etapa. Bere profesionaltasunagatik eta ibilbide eredugarriagatik, bere ahaleginagatik, Gloriosoarekiko izan zuen konpromisoagatik eta taldekideekiko, langileekiko, zuzendaritza-batzordearekiko eta zaleekiko tratuan izandako hurbiltasunagatik, Deportivo Alavesek bere esker ona adierazi eta etorkizunean zorterik handiena opa dio.