LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeak larunbatean lehiatuko du Plouay – Lorient- Agglomération (1.WWT) klasikoan, Women’s WorldTourreko maila goreneko beste proba bat.
Yurani Blanco, Lourdes Oyarbide, Nadia Quagliotto, Catalina Soto, Alba Teruel eta Eri Yonamine izango dira lehiatuko diren sei txirrindulariak, Peio Goikoetxearen kirol zuzendaritzapean. Blanco eta Soto taldekideek Frantziako Tourrean aritu ziren.
Peio Goikoetxea, LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeko kirol zuzendaria: «WorldTour mailako klasiko bat, gora eta behera ibilbidearekin, nahiz eta lasterketa talde batek jokatzen duen esprintean. Talde ona dugu, Lourdes, Alba eta Eriren esperientziarekin, eta Yurani, Nadia eta Catari lasterketa ondo egokitzen zaie eta azkarrak dira. Beraz, UCI puntu kopuru on batekin itzultzea espero dugu».
Probak 158 kilometro ditu, 47 aldapa 2.500 metroko desnibelarekin, eta zirkuitu batean amaituta, hiru itzuli guztira, Rostervel (1,5 km % 4,5ean), Lezot (900 m % 5,3an) eta Kerscoulic (225 m % 8,9an) gainekin, azkena helmugatik hiru kilometrora.
Klasikoa 12:40an hasiko da eta arratsaldeko bostetan amaituko da; azken kilometroak Eurosport/Max telebista kateatik jarraitu ahal izango dira 14:10etik aurrera. WorldTourreko 15 taldeek eta zortzi Kontinentalek parte hartuko dute, LABORAL Kutxa multzoak, besteak beste.
ETORKIZUNEKO TOURRA
Idoia Eraso eta Eneritz Vadillo taldekideek, bestalde, Etorkizuneko Tourrean lehiatuko dira aste honetan, asteazkenetik larunbatera, aitzin-etapa eta hiru saio menditsu, ostegunean Les Karellins iritsi eta larunbatean Colle delle Finestre mendateetan bukatuta.