Realzale askok entzun nahi ez zuten albistea baieztatu da. Realak eta Arsenalek akordioa itxi dute Mikel Merino Londreseko klubera lekualdatzeko. Jokalari nafarra 33,5 milioi euroren truke joango da eta 5 milioi euro ere hainbat aldagairen truke akordatu dituzte gipuzkoarrek ‘Gunners’-ekin.
2018an heldu zenetik, 28 urteko erdilari nafarra funtsezko pieza izan da talde txuri-urdinean: 242 partida jokatu ditu talde donostiarrarekin, eta 25 gol sartu ditu guztira.