Mont Blancen hildako gipuzkoarren gorpuak aberriratzeko zain

0

Asteazken honetan Mont Blanc mendigunean izandako istripuan hildako bi mendizale gipuzkoarren familiak Chamonix-Mont Blancera iritsi dira dagoeneko, gorpuak aberriratzeko izapideak egiteko.

Eusko Jaurlaritzak, berriz, jakinarazi du «talde kontsularraren eta familiaren esanetara» jarri dela, «eskatzen zaion eta baliagarria izan daitekeen horretan laguntzeko».

Hildakoak, 26 eta 27 urtekoak, Mikel Etxezarraga (Usurbilen jaioa eta Lezoko bizilaguna) eta Markel Galdos (Oiartzungoa) dira. Haiekin batera eskalatzen ari zen hirugarren mendizale bat bizirik atera zen, eta arin zauritu zen.