Artikutzak bere patroiaren jaiak ospatuko ditu abuztuaren 28an

0
PRUEBA

San Agustin Eguna ate irekien eguna izango da Artikutzan

Datorren asteazkenean, abuztuak 28, Artikutzako finkak San Agustin patroiaren eguna ospatuko du. Egun horretan, Artikutzak ateak irekiko ditu, Nafarroan kokatuta dagoen baina Donostiaren jabetzakoa den finka hori ezagutu nahi dutenentzat.
Ohikoa den moduan, hainbat ekitaldi antolatu dira egun horretarako:

· 11:30 Pilota-partidak

– Emakumeak: Zabaleta – Oses // Larrarte – Bergara
– Gizonak: Iriarte – Apezetxea // M.Olaiz – X.Olaiz

·17:00 Herri-kirolen erakustaldia

– Harri-jasotzaileak: Maddi Gesalaga – Naroa Arruti // Urdax Magunazelaia
– Aizkolariak: Iker Vicente – Arkaitz Etxebeste // Mikel Larrañaga – Aratz Mugerza

·20:00: Dantzaldia

Egunean zehar artisau-produktuen erakusketa eta salmenta postuak egongo dira, bai eta bi txosna ere, festaz gozatzera bertaratzen diren guztiek zer jan eta edan izan dezaten.

Artikutzako sarbidea hobetu egin da hainbat esku-hartzeren ondoren: besteak beste, herrira sartzeko errepidearen zenbait bihurgunetan babes-hesiak jarri dira, seinale bertikalak hobetu dira eta plaka islatzaileak jarri dira, gidatzea seguruagoa izan dadin, batez ere ikuspen gutxiko egunetan edo gauez. Urtea amaitu baino lehen, atezaindegitik herrixkara jaisten den errepideko asfaltoa hobetuko da.

Finkaren mugak identifikatzen dituzten informazio-seinaleak ere jarri dira, eta Beltzuntzako mendi-lepoan sartzen den 5 km inguruko pista ere konpondu da