Baskoniak Donta Hall aurkeztu du jokalari berri gisa

0

Pibot estatubatuarra a proiektu berri honi ekiteko ilusioz agertu da.

Buesa Arenako prentsa aretoa, Donta Hall jokalari urdin-gorri berriaren aurkezpenaren eszenatokia izan da. Felix Fernandez kirol zuzendaria ondoan zuela, Dontak ilusio eta anbizio uneak utzi ditu.

“Oso pozik eta motibatuta nago. Chima Monekek oso gauza politak kontatu dizkit klubari, hiriari eta zaleei buruz, eta hasteko gogoz nago”. Fisiko handiko jokalaria, Pablo Lasok gidatutako proiektuan paper garrantzitsua izatea bilatuko du.

EuroLeague-ko esperientziaz eta Endesa Ligako debutaz galdetuta, Hallek argi du: “Saskibaloia saskibaloia da egunaren amaieran, lanarekin eta gozamenarekin emaitzak kantxa barruan zein kanpoan lortuko ditugu”. Dontak 45 zenbakia eramango du bere elastiko berrian, eta uste du “dibertigarria izango dela eta une onak izango ditugula”.

Agintari urdin-gorriaren ustez, Donak eskarmentu handia du eta EuroLeague-n “finkatuta” dago. “Fisiko handikoa eta Khalifarekin batera pibot bikote handi bat egingo duena”.

Prentsaurrekoa amaitzean, Dontak Baskoniako zaleen maitasuna sentitu du. 25 abonatuk pertsonalki ezagutu ahal izan dute, beraren sinadura lortuz eta guztiak batera argazki bat ateraz.