Lehoikumeek Andorraren aurkako garaipen handi batekin ekin diote denboraldiari
Bilbao Athleticek ezin hobeto ekin dio bere ibilbideari Primera Federacion mailara bueltatu ostean. Lehoikumeek 1-0 irabazi zioten Lezaman FC Andorrari, LaLiga Hypermotionetik jaitsi berria zen taldeari, Olabarrietaren gol goiztiarrari esker.
Partida hasi eta bi minutura iritsi zen hura. Hierro baloia jasotzera jaitsi zen eta bere mugimenduak bidea libre utzi zuen Luiaondoko hegalekoak justu lehenago beste aukera on bat izan zuen Leteren bidalketa bikain bat jaso eta Rattiren aurrean maisuki defini zezan.
Hasiera frenetiko baten ondoren, erritmoak behera egin zuen lehen zatian zehar. Aldageletatik bueltan, Santosek meritu handiko hainbat geldiketa egin zituen emaitzari eusteko, hiru koloreko taldea estutzen ari zen bitartean. Hala ere, filial zuri-gorria sendo agertu zen atzelari lanetan, bere errenta kudeatu ahal izan zuen eta kontraerasora irteteari ere ez zion uko egin. Azken txanpan sartutako futbolariak ere nabarmendu ziren. Azkunek bakarkako jokaldi ederra egin zuen eta Andorrako taldea gainditzetik gertu egon zen. Luzapenean Morgado kanporatu zuten Oyono arerioaren areara zuzenean zihoanean lurrera bota ondoren.
Azken finean, asko landutako garaipena eta hiru puntu Estatuko futbolaren hirugarren mailan ondo hasteko. Datorren astean Unionistas de Salamancari bisitatuko diote (larunbata, 21:00etan) Reina Sofia estadioan.