Axia Taldeko Elproex Industrial izango da Deportivo Alaveseko harrobi osoaren babesle nagusia 24-25 denboraldian. Gizonezkoen eta emakumezkoen maila beheragoko talde guztiek Elproex Industrialen logotipoa izango dute kamisetetan, babesle nagusi gisa.
Izaera berritzailea eta teknologikoa da enpresa arabarreko lantaldeen oinarria, etengabeko prestakuntzarekin, malgutasunarekin eta etikarekin batera. Ikuspegi horri esker, kalitateagatik eta egokitzeko gaitasunagatik nabarmentzen diren enpresen eta dibisioen egitura bat sortu dute Axia Taldearen barruan. Balio horiek ezin hobeto lotzen dira Deportivo Alavesen oinarrizko futboleko egitura osoan lan egiteko metodologiarekin. Axia Taldea eta Elproex Industrial tokiko erreferente dira, bikaintasunean eta berrikuntzan oinarritutako proiekzio globala dute Gasteiztik eta Arabatik eta klub urdin-zuria ere erreferente da bere kirol-esparruan.
“Gure harrobiaren irudia Axia Taldea eta Elproex bezalako tokiko marka anbiziotsu, iraunkor eta kalitatezkoarekin lotzea, harro egoteko modukoa da. Deportivo Alavesen beheragoko kategorien egituraren balioek zerikusi handia dute, langile kualifikatuen kalitatezko prestakuntzaren bidez, beti bikaintasunera iristea bilatzearekin, gure gizartean errotutako balioetan oinarritutako metodologiaren eta gure babesle berriarekin ezin hobeto ezkontzen diren ahaleginaren, umiltasunaren eta lanaren kulturaren bidez”, nabarmendu zuen Haritz Kerejetak, Baskonia-Alaves Taldeko CEO-ak.
Konpromiso hori bat dator zuzenean Elproex Industrialen Gizarte eta Korporazio Erantzukizuneko Planarekin. “Gure ustez, Deportivo Alavesek harrobiarekin egiten duen lanaren oinarri gisa dituen balioak transmititzen lagun dezake gure ekarpenak, futbolaren kirola erabiliz Klubeko talde guztietako gazteen prestakuntza eta heziketa integralean laguntzen duen bitarteko gisa” adierazi zuen Javier Knörrek.
Elproex Industrial Jundizko industrialdean dago, Gasteizko ekosistema industrialaren erdi-erdian. “Elproex industrialean, Gasteizko eta Arabako gizartera iritsi nahi dugu, berrikuntza, bikaintasuna, berdintasuna, ingurumena, iraunkortasuna, aberastasun fisikoa eta gure lanaren eta enpresa-filosofiaren oinarri diren balioak ezagutu ditzaten”.