LABORAL Kutxa taldeko Eneritz Vadillo, podium itzela Etorkizuneko Tourrean

0

Yurani Blanco (7.) eta Nadia Quagliotto (10.), top 10 bikoitza Plouayn

Eneritz Vadillok (LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioa) podium bikaina lortu du emakumezkoen Etorkizuneko Tourrean, Colle delle Finestren, hirugarren eta azken etapako amaieran, laugarren izan ondoren helmugan.

Proba, 23 urtez azpiko selekzioekin lehiatuta, gizonezkoen lasterketarekin batera ospatu da. Aitzin etaparen ondoren, euskal txirrindularia seigarren izan zen Les Karellis (1.a) mendatean lehen etapan, ostegunean; eta ez zuen huts egin bigarrenean, ostiralean; eta Colle delle Finestren, 16,2 km % 9an, lasterketa bikaina burutu du, Idoia Eraso taldekideak lagunduta.

Eraso ihesean ibili da etapan zehar, eta Vadillo oso adi aritu da buruan Bunel frantziarra eta Holmgren kanadarra aurkariekin. Gorlizekoak ezin hobeto ido du Finistre, Laura Blasirekin batera, eta laugarren helmugaratu da, sailkapen nagusiko hirugarren postua ziurtatuz, Bunel irabazlearen eta Holgrem-en atzetik, Eraso 19. sailkaturik, itzuli osoan zehar bere taldekideari lagundu ondoren.

Eneritz Vadillo: «Oso pozik nago. Ilusio handia egiten dit horrek, benetan lortu nahi nuen eta espero nuen zerbait zen. Gainera, polita izan da eta gozatzeko aukera izan dut.

Idoia gelditu da atzetik gentozela ikusi duenean. Dena eman du taldeari erritmo handiagoa emateko. Eta, gero, Paula -Blasi- eta biok elkarrekin iritsi gara gora, hirugarren eta laugarren sailkatzeko».

Vadillok (19 urte ditu eta azaroan 20 urte beteko ditu) bigarren denboraldia du LABORAL Kutxan. Espainiako txapelduna izan da aurten bigarren urtez jarraian, 23 urteko azpikoetan.

PLOUAY

LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioak lasterketa bikaina egin du Plouay – Lorient- Agglomération (1.WWT) Sari Nagusian, Women ‘s WorldTourreko maila goreneko proban, Yurani Blanco zazpigarrena eta Nadia Quagliotto hamargarrena, taldearen helburua UCI puntuak batzea lortuz.

Lourdes Oyarbide protagonista izan da lasterketaren hasieran, 158 kilometrokoa eta 47 aldapa baino gehiagorekin, ihes eginda 60. kilometrora arte. Ondoren, arabarrak Alba Teruelekin lan egiten du bere lankideentzat alde. Oso adi buruan, Blanco, Quagliotto eta Yonamine aurreko taldeari eutsi diote-japoniarrak zulatua izan du-. Balearrak eta italiarrak ez dute posturik gladu azken aldapetan eta podiuma lortzeko lehiatu dira, zazpigarrena eta hamargarrena, hurrenez hurren. Mischa Bredewold (SDW), Chloe Dygert (CSR) eta Liane Lippert (MOV) txirrindulariek podiuma osatu dute.

Peio Goikoetxea, LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeko kirol zuzendaria: «Zer esan Eneritzi buruz. Egunero harritzen gaitu bere mailak. Espero dezagun bolada on bat hartzea, duen maila eta zein txirrindularia den erakusteko. Idoiaren babes handia izan du. Biek oso lasterketa ona egin dute eta hemendik aurrera poz handiak emateko bultzada izatea espero dut.

Plouayn, lasterketa oso azkar atera da, euri asko egin duen irteeran. Bi txirrindularien ihesaldia sortu da, Lourdesekin, 59. kilometroan harrapatu duten arte. Eta, ondoren, oso ondo lan egin du Albarekin. Yurani, Nadia eta Eri aurreko taldean ziren -pena Eriren zulaketa hamar falta zirenean-. Egia esan, pozik nago; lasterketan zehar aginduak jarraitu dituzte, noiz lasai joan, noiz aurrera egin, nola mugitu, eta zirkuituko azken aldapetan sufritu dute postu oso onak lortzeko. WorldTourreko lasterketa batean top10 bikoitza lortzea oso pozik egoteko modukoa da, eta pozten naiz haiengatik ere».

Talde morearen hurrengo lasterketak Tour de l’Ardèche (irailak 2-8) eta Fourmies klasikoa (irailak 8) dira.