PRUEBA
Hainbat diziplinatako (Arte Plastikoak eta Ikus-entzunezkoak, Arte Eszenikoak, Literatura, Diseinua eta Musika) 40 proiektu artistiko aukeratu dira Nafarroako Gazteriaren Institutuak urtero antolatzen dituen Arte Gaztearen Topaketen 40. edizioan, arte-komunitate gazte bat sortzeko helburuarekin. Hala, praktika artistikoak, prestakuntza eta arte-ekoizpenerako espazioak eskainiko zaizkie artistei, beren arte-lanari lotutako esperientziak, prozesuak eta ikaskuntzak ahalbidetzeko.