Deportivo Alaves denboraldiko lehen derbiaren bila doa Donostiara

0

Eta berehala iritsi da denboraldiko lehen euskal derbia. Oso goiz, oraindik hirugarren jardunaldian gaude, baina beti bezala zirraragarria eta garrantzitsua ordezkatzen duen guztiagatik. Asteazken honetan, txapelketak aste artean izango dituen lau jardunaldietatik lehenengoan, Deportivo Alavesek Donostiara bidaiatuko du Errealaren aurka jokatzeko 21:30etatik aurrera.

Ia atsedenerako denborarik gabe, Gloriosoak erronka zail bati egin beharko dio aurre Gipuzkoako lurretan. Bertan, liga hasiera honetan erakutsitako lehiakortasuna eta borroka luzatzea bilatuko du. Horretarako, Luis Garcia Plaza entrenatzaileak jokalari guztiak izango ditu bere aginduetara, zigortuta dagoen Sedlar izan ezik, deialdiko berrikuntzarik nabarmenenak Toni Martinez eta Santiago Mouriño fitxaketa berriak izanik.

Hain zuzen ere, lehenengoari buruz hitz egiten zuen prestatzaile madrildarrak komunikabideen aurrean egindako agerraldian. “Aspalditik ari ginen haren etorrera lantzen. Ez da ezertan aditua, baina konpletoa da gauza guztietan eta hemen egoteko gogo handia erakutsi digu”.

Biharko aurkariari begira jarrita, entrenatzaile urdin-zuriak eraginkortasuna izan zuen hizpide zerbait positiboa ateratzeko. “Aurkari zaila izango da, baina iaz ondo lehiatu genien. Logikoena haiek baloia edukitzea da, eta horregatik guk eraginkorragoak izan behar dugu. Egoerak sortzen ditugu eta uste dut gol gehiago eraman beharko genituzkeela”.

Aurrean, motibatuta eta Ligako estreinaldian jasandako porrotetik errekuperatuta dagoen Erreala izango da. Donostiarrek txapelketako lehen garaipena lortu zuten pasaden jardunaldian Espanyolen aurka Kuboren golari esker. Japoniarrak, Zubimendi, Oyarzabal, Remiro eta enparauekin batera, denboraldi batetik bestera Europako txapelketan parte hartzera deitutako taldea gidatzen dute. Imanol Alguacil entrenatzaile oriotarraren agindupean, talde txuri-urdina estatuko eta nazioarteko erreferenteetako batean bihurtu da.

Honi buruz galdetuta, Luis Garcia Plazak bere aurkaria goraipatu zuen. “ Beti goian egongo den talde sendoa da. Neurketa bat erabakitzeko gai diren jokalariak ditu eta horregatik oso kontzentratuta egon beharko dugu.

Asteazken honetan, Deportivo Alavesek 2018/19 denboraldian lortutakoa errepikatu nahi du. Urte horretan, talde babazorroak azkenekoz irabazi zuen donostiarren etxean Jonathan Callerik sartutako gol bati esker. Gertuago ageri da pasaden denboraldian lortutako berdinketa dago. Konpromiso zaila bai, baina Gloriosoak badaki zein den jarraitu beharreko bidea.