PRUEBA
Urtero bezala, Hondarribiko jaietan adinekoen omenezko ohiko bazkaria egingo da. Irailaren 10ean izango da, Ardora jatetxean, katering enpresa baten eskutik. Bazkalostean, gainera, musika egongo da.
Bazkarira joateko sarrerak doakoak dira eta irailaren 2an eta 3an banatuko dira, 10:30etik 12:30era Itsas Etxean. Gonbidapena udalerrian erroldatuta dauden 65 urtetik gorako pertsonei luzatzen zaie.
Pertsona bakoitzak gehienez bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, eta horretarako NANa aurkeztu beharko da. Sarrerak iritsiera ordenaren arabera banatuko dira.