PRUEBA
Foru Komunitateko hiru kirolarik parte hartuko dute Pariseko 2024ko Paralinpiar Jokoetan, abuztuaren 28tik irailaren 8ra bitartean. Ivan Salguero igerilaria, Beatriz Zudaire saskibaloi jokalaria eta Eduardo Santas txirrindularia izango dira programa ofizialeko 22 diziplinetatik 16tan lehiatuko diren 150 espainiarrak. Gainera, Paula Remirez iruindarrak taekwondoko kirol diziplinan parte hartuko du epaile gisa.